Orfeoia Zaragozan izango da urteko lehen musika bidaian
Wednesday, January 27, 2021

Abesbatzak hainbat obra errusiar estreinatuko ditu, opera ezagunen piezak eskaintzeaz gain, Europa iparraldetik hegoaldera doan kontzertu batean; kontzertua urtarrilaren 31n izango da, igandean, Zaragozako Auditorioan.

Donostiako Orfeoiak Brahmsen Requiem-arekin estreinatu zuen 2021 urtea, urtarrilaren 17an Kursaalen egin zen Kontzertu Klasikoen Zikloaren lehen kontzertuan; orain, abesbatzak Zaragozara bidaiatuko du urteko lehen bidaia eginez, eta bertan oso berezi bat eskainiko du, estreinaldiko obrekin eta operaren klasiko handiekin. Musika Sarrerarako 41. zikloan parte hartuz, Orfeoiak "Europa iparraldetik hegoaldera bitarteko abesbatzak" izeneko kontzertua eskainiko du Zaragozako Auditorioko Mozart aretoan. Kontzertua igande honetan izango da, urtarrilaren 31n, 11:30etan. Abesbatzak Jon Urdapilleta izango du lagun pianoan eta Jose Antonio Sainz Alfaro izango du zuzendari.

Donostiako Orfeoia askotan izan da Zaragozako Auditoriumean bere errepertorioko obra garrantzitsuenetako batzuk eskaintzen, Mahlerren 2.a eta Carmina Burana errepetorioko obrekin, esaterako, orkestra egoiliarrekin, baina oraingoan, pianoaren akonpainamendu hutsarekin arituko da abesbatza, eta, batzuetan, a capella. Programak azken berrehun urteetako Europako musika koralean zehar bidaia oparoa proposatzen du; alde batetik, abesbatzak bere errepertorioan hizkuntza konplexutasun handiko errusiar lanak estreinatuko ditu, hala nola S. Rachmaninoven Six Choeurs, emakumeek bakarrik abestuta; M. Mussorgskiren Joshua; edo S. Prokofieven Zdravitsa. Gainera, donostiarrak Europako opera handien piezak interpretatuko ditu, besteak beste, Wagnerren TannhäuserBizeten CarmenMascagniren Cavalleria Rusticana eta Verdiren Il Trovatore.

EGITARAUA:
S. RACHMANINOV: Six Chœurs, Op. 15
M. MUSSORGSKI: Joshua (Iisus Navin)
S. PROKÓFIEV: Zdravitsa, Op. 85
R. WAGNER: Heil der gnade wunder Heil, coro final de Tannhäuser
R. SIECZYNSKI: Wien, du Stadt menier Träume
G. BIZET: Les voici! de Carmen
P. CASALS: Nigra sum
G. VERDI: Coro di zingari de Il Trovatore
P. MASCAGNI: Gli aranci olezzano de Cavallería rusticana
G. ROSSINI: Fuga solemne "Cum Sancto Spiritu" 

José Antonio Sainz Alfaro, zuzendaria
Jon Urdapilleta, pianoa

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.