Urmuga mendi ibilaldi musikatua da. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herri osoa zeharkatuko duena, ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Isabaraino. Herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi berezi eta ikusgarriak eginez. Mendizaleak, Felipe Uriarte duela 40 urte Everesteko euskal espedizio kideak gidatuta, eta Euskal Herriko musikari handi eta ezagunek osatuko duten proiektu nazionala da.
MUSIKARI PROFESIONALAK
Et Incarnatus Orkestraren 15 bat partaidez osatutako hezurdura izango da oinarrian, eta horren osagarri Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musika interprete eta kantari esanguratsu gonbidatuko ditugu. Dagoeneko harremanetan gaude gehienekin.
MENDIZALEAK
Edozein mendizalek aukera izango du URMUGA osotasunean burutzeko edo astebeteko zatiren bat egiteko. Mendigidari batek zainduko du mendizaleen ibilia. Edozein mendizalek edo musikazalek aukera izango du Mendi Kontzertuez gozatzeko . Tokian tokiko Mendi Elkartearekin elkarlanean arituko gara.
INFORMAZIO GUZTIA: URMUGA.EUS