'MAHLER: SYMPHONY NO. 8 VALERY GERGIEV' diskoa salgai
Wednesday, January 22, 2020

Dagoeneko eskuragarri duzue Valery Gergiev maisuarekin Parisko Philharmonien zuzenean grabatutako G. Mahlerren 8, sinfonia. Münchner Philharmoniker orkestrarekin eta bertako abesbatzarekin eskaini zen kontzertua, 2019ko otsailean. Bakarlariak aldiz, hauek izan ziren: Simone Schneider Jacquelyn Wagner eta Regula Mühlemann sopranoak, Claudia Mahnke eta Katharina Magiera altuak, Simon O'Neill tenorea, Michael Nagy baritonoa eta Evgeny Nikitin baxua.

 

Diskoa online erosteko eta musika plataformetan igotakoa entzuteko: WARNER CLASSICS.

 

Orfeoiak, Municheko Orkestra Filarmonikoak eta Gergievek orkestraren 125. urteurrena ospatzeko 2018an Munichen eman zuten kontzertuan arrakasta izugarria lortu zuten Mahlerren Zortzigarrena interpretatuz, eta horixe errepikatu zuten Frantziako hiriburuan. Mezzo tv eta Radio France Musique hedabideek eman zuten kontzertua.

Munduan lehen aldiz Municheko Orkestra Filarmonikoak interpretatu zuen sinfonia hori, Mahler konpositorearen beraren zuzendaritzapean, eta ez da musika-zirkuituetan programatu ohi agertokian instrumentu eta ahots kopuru handia beharrezko izaten delako. Zerbaitegatik esaten zaio «Milen sinfonia». Orfeoiarentzat ere bada partitura berezia. Izan ere, abesbatzak estreinatu zuen Espainian, 1970eko XIX. Granadako Jaialdian, Rafael Frühbeck de Burgosen zuzendaritzapean, Espainiako Orkestra Nazionalarekin.

 

 
 
x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.