UNICEF eta Donostiako Orfeoiko Gabonetako kontzertua
Tuesday, December 10, 2019
Nazioarteko kantu herrikoiak eta estreinaldi bat UNICEF eta Donostiako Orfeoiko Gabonetako kontzertuan
 
UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Donostiako Orfeoiak haurren alde bat egingo dute abenduak 28an Kursaaleko Eguberrietako Kontzertuan.
 
UNICEFen alde antolatutako ekimena 19:00etan hasiko da eta 300 haur inguruk hartuko dute parte, Abeslari Txikiak, Orfeoi Txikia eta Orfeoi Gazteko kide direnak, Ibai, Jakintza eta Zuhaizti eskola abesbatzekin batera. Sarrerak, salgai daude.
 
2019ko abenduaren 10a - Datorren abenduak 28an, larunbata, Donostiako Kursaal Auditorioan Eguberrietako Kontzertu tradizioanalaren 22. edizioa ospatuko da, Donostiako Orfeoiak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatuta, Haurrek haurrentzat izenburupean. 19:00etan hasiko den emanaldian lortutako diru-sarrerak UNICEFek haurren biziraupen eta garapenerako dituen programetara bideratuko dira. Aurten, bertaratuko direnak hunkituta utziko dituen parte-hartzeak egongo dira: Abeslari Txikiak, Orfeoi Txikia eta Orfeoi Gazteko 300 haur inguru, Ibai, Jakintza eta Zuhaizti eskoletako abesbatzekin batera.  Aurten, gainera, KANTU KOLOREk lagunduko du, eta kolorez eta pozez jantziko du kontzertu kutun hau.

Kontzertua iragartzeko bildu dira gaur, abenduak 10 asteartea, Donostiako Orfeoiko egoitzan, Iratxe Elso, UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeko kidea, Esteban Urzelai, Donostiako Orfeoiko zuzendariordea eta Iñigo Agirrezabala, Kantu Koloreko ordezkaria. Hain zuzen, kontzertua aurkezteko eguna Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du.

Aurkezpenean gogoratu duten moduan, kontzertuaren helburua Kursaala betetzea da, eta horregatik, sarrerak salgai daude jada, 14 euroko prezioan, Kursaaleko lehiatilan abenduak 28raino eta hurrengo web orrialdean: www.kursaal.es

UNICEFeko Euskal Herriko Batzordeko Kide Iratxe Elsok honakoa adierazi du: “Gaur egun, lau haurretatik bat gatazka edo ezbeharrak jasan dituen zonalde batean bizi da. Inoiz baino haur gehiagok behar dute emergentziazko laguntza. UNICEF-etik, gure erronka da haur guztiek beren eskubideak bermatuta izatea, oraingoak zein etorkizunekoak, inor ere ez atzean utzi gabe. Honen guztiaren baitan hausnarketa egin nahi dugu, eta UNICEF-etik eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Orfeoiari, abenduaren 28ro Donostiako Kursaalen haurren eta nerabeen eskubideen aldeko doinu eta kantuak eskaintzeagatik”.
 
Donostiako Orfeoiko zuzendariorde Esteban Urzelaik gaineratu duenez, “Orfeoian ilusio handia dugu 22.urtez horrelako proiektuan parte hartzeagatik. Musikaren bitartez behar egoeran dauden haurrei laguntzeko aukera eskaintzen digu UNICEF-ekin elkar egindako kontzertu honek, eta nor hobe proiektuan inplikatzeko Orfeoiko haurrak baino?”.

Urzelaik gaineratu du aurten egitaraua nazioarteko kantu herrikoiekin osatuko dela, eta urtero bezala, ohiko Gabon kantuak ere entzungo dira. Gainera, Imanol Urbieta gogoratuko dute, eta Kantu Koloreren 'Zurekin' kantua estreinatuko da kontzertuan; abesti hau Mikel Iribarrek eta Maitane Xalbadorrek konposatu dute. Azkenik, aurte hamargarrenez entzungo da dagoeneko kontzertuko klasikoa bilakatu den 'Por eso cantamos juntos' abestia.
 
 
1998. urtetik abenduak 28ro ospatzen den kontzertu hau adin guztietako pertsonei dago zuzendua eta familiarteko Gabon ekimen solidarioa izatea du xede; aukera kulturala ulertzeko beste modu bat da, non Gipuzkoako haurrak diren elementu nagusi. Modu eskuzabal eta kontzientean euren ahotsak prestatzen dituzte UNICEFek beharrizan gehien duten haurrei herrialde desberdinetan bideratutako garapen programetan laguntzeko. UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Donostiako Orfeoiak, 2005ean UNICEFen Urrezko Domina jaso zuena, Eguberrietako Kontzertu honen bitartez haurren eskubideen aldeko konpromisoa hartzen dute musika bide delarik.
 
 
PROGRAMA DEL CONCIERTO / KONTZERTUAREN EGITARAUA
  1. Bring me little water, Slivy.................................... Arr.: M. Smiley
  2. Imanol Urbieta gogoan........................................ Mold.: J. Astiazaran
  3. Balleilakka (Bollywood)....................................... AH Rahman / E. Sperry
  4. Mare Nostrum (Grezia, Albania eta Israel).......... J. Elberdin
  5. Kanpai Soinu, zilar soinu (Ukrainiar gabon-kanta) Mold.: J. Goikoetxea
  6. Zuhaitzak............................................................... Kantu Kolore
  7. Zazpi kolore........................................................... Kantu Kolore
  8. Baba Yetu ............................................................. C. Tin
  9. Gure animaliak ...................................................... Kantu Kolore
  10. Nire gorputza da ................................................... Kantu Kolore
  11. Zuekin (Estreno / Estreinaldia) ............................. Kantu Kolore
  12. Por eso cantamos juntos ...................................... J. Elberdin
x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.