Mozart eta Beethoven Kursaaleko Auditorioan
Wednesday, July 10, 2019

Datorren larunbatean, uztailak 13a, Santa Cecilia Orkestra Klasikoa eta Donostiako Orfeoia kontzertu bat eskainiko dute Donostiako Kursaaleko Auditorioan, Sainz Alfarok zuzenduta eta Fundación Excelentia erakundeak antolatuta.

 

Madrilgo Santa Cecilia Orkestra Klasikoa Espainia eta Europako orkestrekin jo izan duten eta esperientzia handia duten irakasleek osatzen dute. 2002an sortu zen, eta gaur egun, orkestra egonkorra da. Denboraldi propioa du Madrilgo Musika Auditorium Nazionalean, eta Plácido Domingo Auditoriumean du egoitza.

 

Eszenatokiaren gainean Donostiako abesbatzako 120 kantari eta osatutako bakarlari talde bat egongo dira: Carmen Solís sopranoa; Daniela Vladimirova mezzoa; Nestor Losan tenorea eta David Cervera baxua.

 

Sarrerak salgai daude auditorioaren ohiko salmenta-bideetan: leihatilan eta internet bidez www.kursaal.eus webgunean.

 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.