Azaroan, requiemak eta abesti ezagunak lau kontzertutan
Monday, October 29, 2018

Orfeoiak azaroan lau kontzertu emango ditu, lau tokitan: Madrilen, Cabanillasen (Nafarroa), Oñatin eta Donostian.

Hilaren 8an, Auditorium Nazionalean izango da Santa Cecila Orkestra Klasikoarekin eta Sainz Alfaro zuzendariarekin, Excelentia Fundazioak antolatutako kontzertuen zikloan. “América canta” izeneko programa Atlantikoaren bi aldetan ezagunak diren abestiz osatuta dago: tangoak, boleroak, mariachiak, mamboak eta filmetako soinu banden zati batzuk.

Azaroaren 10ean, Cabanillasko kultura-aretoak (Nafarroa) Orfeoia hartuko du. Askotariko programa bat eskainiko du, Pedro José Rodríguez piano-joleak lagunduta, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Halaber, Eusko Ikaskuntzak erakundearen mendeurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietako batean izango da Orfeoia. Hilaren 24an izango da, Oñatiko San Migel parrokian. Secundino Esnaolaren Eusko Hizkuntza, Gontzal Mendibilen Bagera –kantautoreak berak ahotsaz eta gitarraz lagunduta–, eta Agur Jaunak interpretatuko dituzte. Esteban Urzelai Orfeoiko zuzendariordeak zuzenduko du kontzertua.

Azkenik, azaroaren 25ean, Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin bilduko dira berriz, eta Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, Mozarten Requiema eta Faureren Requiema interpretatuko dituzte Donostiako Kursaalean. Excelentia Fundazioak antolatu du kontzertua.

 

x

We use own and third party cookies to improve our services and show related advertising to your preferences by analyzing your browsing habits. If you continue browsing, we consider that you accept the use.
You can change the settings or get more information here.