Hirugarren urtez, Orfeoiak bi kontzertu antolatu ditu Madrilgo Entzunareto Nazionalean, Orkestra Filarmonikoarekin batera, eta horietan bigarrena parte-hartzailea izango da. Urriaren 11n eta 12an egingo diren kontzertu horiei “Vive Wagner” izena eman zaie, pasadan maiatzaren 22an 200 urte beteko zituen konpositore alemanaren omenez. Haren operarik onenen zatiak interpretatuko dituzte bietan. Bigarren eguneko kontzertuak 400 ahots baino gehiago bilduko ditu eszenatokian, Orfeoiarekin batera abesteko esperientzia bizi nahi dutenei zabalik egongo baita. Sainz Alfarok zuzenduko ditu bi programak.
Kontzertu parte-hartzaileak 2011n egin ziren lehen aldiz, oraingo eszenatoki eta orkestra berekin, eta Beethovenen Bederatzigarrena interpretatu zuten orduan. 2012an, esperientzia errepikatu zuten beste kontzertu batekin: “Tutto Verdi”. Emanaldiak 400 ahots boluntario baino gehiago biltzea lortu zuen, eta Verdiren opera-zatiak eskaini zituzten.
Hautagaiek zenbait sarrera-proba gainditu behar izan dituzte Madrilen, Nuria Fernandez Carlos III Unibertsitateko abesbatzaren zuzendariak gainbegiratuta. Uztailean hasi zituzten entseguak Orkestraren eta Abesbatza Filarmonikoaren egoitzan, Eduardo Urculo kultur etxean, eta abuztuan etenaldia egin ostean, berriro ekin diote lanari irailean. Emakumezkoen ahotsak osatuta daude jada, baina oraindik plazak geratzen dira gizonezkoentzat. Saiatu nahi duten kantariek helbide honetara jo dezakete: cantaconelorfeon@orquestafilarmonia.com.
EGITARAUA
Ostirala, urriak 11, 19:30ean
Larunbata, urriak 12, 22:30ean
LA VALQUIRIA (Richard Wagner)
“Preludio Acto III”
EL HOLANDÉS ERRANTE (Richard Wagner)
“Summ und brumm...”
“Steuermann! Lass die Wacht!”
PARSIFAL (Richard Wagner)
“Zumm letzten Liebesmahle”
TRISTÁN E ISOLDA (Richard Wagner)
“Preludio”
LOS MAESTROS CANTORES DE NÚREMBERG (Richard Wagner)
“Preludio”
“Wach auf! Es nahet...”
“Ehrt Eure deutschen Meister”
LOHENGRIN (Richard Wagner)
“Preludio Acto III”
“Gesegnet soll sie schreiten”
“Treulich geführt…”
EL OCASO DE LOS DIOSES (Richard Wagner)
“Marcha fúnebre de Sigfrido”
TANNHÄUSER (Richard Wagner)
Coro de peregrinos “Beglückt darf nun dich”
Coro de invitados “Freudig begrüsen wir”
Bi kontzertuetarako sarrerak salgai: www.entradasinaem.com – 902 22 49 49
INAEM antzoki-sareko leihatilak