Orfeoiak bidaia antolatu du azaroaren 23an Milaneko MI CO-ko auditorioan eskainiko duen kontzertura joateko. Emanaldiak 200 ahots baino gehiago bilduko ditu. Giussepe Verdiren orkestra eta koru sinfonikoekin batera eta Riccardo Chailly -ren zuzendaritzapean, Mahleren 8. sinfonia interpretatuko dute.
Bidaia urriaren 20tik 24ra arteko izango da. Barne hartzen ditu autobusa (Donostiatik aeroportura), hegazkina, ostatua eta gosaria lau izarretako hotelean, Milaneko bisita eta txangoak Veronara eta Comora, asegurua eta kontzerturako sarrera.
Pertsona bakoitzeko prezioa gela bikoitzean: 960 euro.
Erreserbatzeko epemuga azaroaren 7a da
Informazio gehiago izateko eta erreserbak egiteko:
El Corte Inglés bidaiak.
Gregorio Ordoñez kalea, 9-11. 20011 DONOSTIA.
Telefonoa. 943 42 55 30
Emaila: comercialsansebastian@viajeseci.es