URTE BERRI ON!
Osteguna, Urtarrila 9, 2020

2020. urteari ongi etorria emateko, Excelentia Fundazioak kontzertua antolatu du urtarrilaren 10ean, Madrilgo Auditorio Nazionaleko Areto Sinfonikoan. Kontzertua Donostiako Orfeoiak eskainiko du.

Donostiako Orfeoiak Madrilen hasiko du aurtengo kontzertu bira, operak oinarri izango dituen emanaldiarekin. Hala, urtarrilaren 10ean, ostirala, Auditorio Nazionalean izango da, Excelentia Fundazioak Gabonetako egitaraua ixteko antolatutako kontzertuan. 2020 Zoriontsua Donostiako Orfeoiarekin izenburupean, Santa Cecilia Orkesta Klasikoaren laguntza izango dute Wagner, Puccini, Verdi eta Gounod-en obrak interpretatzeko, besteak beste. Kontzertua Jose Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du.

Hala, aretoan honako obrak entzungo dira: Verdiren Traviata, Nabucco eta Aida; Wagnerren Der fliegende Holländer eta Lohengrin; Pucciniren Madama Butterfly eta Messa di Gloria • Preludio Sinfonico; Gounoden Fausto; Borodinen Igor Printze-ko Dantza Polovsiarrak eta Mascagniren Cavalleria Rusticana-ren Gli aranci olezzano.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.