Ticketmaster
Asteartea, Urria 2, 2012

Urria kontzertu parte-hartzaileen hilabetea izango da, beste talde batzuetako abeslariei irekia, aukera emango baitzaie agertokian Orfeoiarekin batera aritzeko.

Hilaren 5ean eta 6an bi kontzertu daude programatuta, “Tutto Verdi”, Madrileko Auditorio Nazionalean; han emango dira Verdiren opera zatiak, Orkestra Filarmonikoarekin batera, Sainz Alfaro-ren zuzendaritzapean. Lehen egunean, Orfeoiak berak bakarrik emango du obren alde bokala eta bigarrenerako 400 ahots boluntario ariko dira Orfeoikoekin batera. Hautagaiek sartzeko proba batzuk gainditu behar izan dituzte Madrilen, eta han gainbegirale izan da Jeronimo Marin, baritonoa eta Madrileko Orkestra Sinfonikoko koruaren soken burua.

Korutik kanpoko batzuei Orfeoiarekin batera kantatzeko aukera ematea iaz egin zen lehenbiziko aldiz leku berean, orkestra berarekin eta Beethovenen bederatzigarrena emanda. Lortutako arrakasta ikusita, beste ahots batzuei gonbita egin zaie parte hartzeko.

Bi kontzertu horietarako sarrerak www.ticketmaster.es webgunean eros daitezke, INAMen R¡Teatros-en Sarean eta Auditorio Nazionaleko leihatiletan.

Orfeoiak urtero Donostian bere Adiskideentzat antolatzen duen kontzertuak ere ateak irekiko dizkie Euskal Autonomia Erkidego osoko abeslariei, eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen bidez egindako gonbidapenaren bidez. Hitzordua Kursaalen hilaren 24an Beethovenen Bederatzigarrena interpretatzeko da. 350 ahotsera ailegatzea espero da, Orfeoi Txiki eta Gazteko haur eta gaztetxoenak barne. Kontzertu hori Sainz Alfaro-k zuzenduko du, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak esku hartuko du. Bakarlariak: Elena Barbé (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Antonio Vázquez (tenorea) eta Eías Benito Arranz (baxua).

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.