UDALEKUAK ORFEOIAN
Astelehena, Apirila 19, 2010

"Udak munduko lagunen soinua du" gai nagusi hartuta, Donostiako Orfeoiak haurrentzako udalekuak antolatu ditu ekainaren 28tik uztailaren 9ra zenbait tailerretan garatuko diren jarduerekin. Bat musika-tresnen eta perkusioaren tailerra izango da, objektuen bidez soinuak aurkitzen saiatuko gara eta horrela objektu horiek musika-tresna txiki bihurtuko dira; beste baten xedea ohiko ikastaroan erabiltzen den instrumentarium baschet delakora gerturatzea izango da, hau da, Baschet anaiek sortu eta txikienak musikan hezteko erabiltzen diren soinuzko 14 egituretara gerturatuko gara. Hirugarren tailerra kantuarena izango da eta soinudun opor hauek osatzeko gorputz adierazpenaren tailerra izango dugu. Ikasitako guztia familiei eskainiko diegun kontzertuan erakutsiko dugu.

Jarduera hau iaz egin zen lehen aldiz, 4 eta 8 urteko neska-mutikoentzat da eta Orfeoiaren geletan egingo da 9:30etatik 13:30etara.

Kuota 110 euro da. %15eko deskontua izango dute bi senideren izena ematen duten familiek. Izena emateko epea ekainaren 11n amaituko da. Argibide gehiago, Orfeoiaren egoitzan, San Juan kaleko 6 zenbakian, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Tel. 943 42 22 39.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.