Entradas inaem
Osteguna, Urria 4, 2012

Hilaren 5ean eta 6an bi kontzertu emango dira Auditorio Nazionalean; Verdiren opera zatiak eskainiko dira Orkestra Filarmonikoarekin batera, Sainz Alfaro-ren zuzendaritzapean.

Lehen egunean, Orfeoiak berak bakarrik emango du obren alde bokala eta bigarrenerako 400 ahots boluntario ariko dira Orfeoikoekin batera. Hautagaiek sartzeko proba batzuk gainditu behar izan dituzte Madrilen, eta han gainbegirale izan da Jeronimo Marin, baritonoa eta Madrileko Orkestra Sinfonikoko koruaren soken burua.

Korutik kanpoko batzuei Orfeoiarekin batera kantatzeko aukera ematea iaz egin zen lehenbiziko aldiz leku berean, orkestra berarekin eta Beethovenen bederatzigarrena emanda. Lortutako arrakastak bide eman zuen beste ahots batzuk gonbidatzeko.

Kontzertu horietarako sarrerak www.entradasinaem.es, webgunean eros daitezke, INAEM Antzerki Sarean eta Auditorio Nazionaleko leihatiletan.

Kontzertu biak 19:30etan hasiko dira. 

EGITERAUA:

NABUCCO (G. Verdi) "Obertura" "Gli arredi festivi"
IL TROVATORE (G. Verdi) "Il coro degli zingari" 
LA TRAVIATA (G. Verdi) "Obertura" "Coro di zingarelle" "Coro di mattadori"
MACBETH (G. Verdi) "Patria oppressa"
LA FORZA DEL DESTINO (G. Verdi) "Obertura"
MACBETH (G. Verdi) "Preludio" "Che faceste? Dite su!"
I LOMBARDI (G. Verdi) "O Signore dal tetto natio"
UN BALLO IN MASCHERA (G. Verdi) "Preludio" "Posa in pace"
DON CARLO "Spuntato ecco il di"
AIDA (G. Verdi) "Gloria all'Egitto" 

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.