Salgai daude Donostiako Orfeoiak 110. urteurrena dela-eta Belodromoan emango duen Kontzerturako sarrerak
Ostirala, Iraila 14, 2007

Datorren ostegunean, irailak 27, ipiniko dituzte salgai Donostiako Orfeoiak 110. urteurrena dela-eta Anoetako Belodromoan emango duen kontzertura joateko sarrerak. Sarrerak Kutxanet, Telekutxa (943 411 200) eta Servikutxa bidez erosi ahal izango dira, eta 15-25 euro artean balioko dute.

Belodromoan bilduko diren 5.000 bazkideek, lagunek eta zaleek abesbatzak bere historian gehien interpretatu duen obretako bat entzun ahal izango dute: Carl Orff-en Carmina Burana. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta Orfeoi Txikia, Orfeoi Gaztea eta hainbat orkestratako musikariz osatutako Urteurreneko Orkestra izango ditu lagun Donostiako Orfeoiak. Zuzendari lanak, berriz, Sainz Alfarok egingo ditu. Era berean, nazioarteko eta euskal folkloreko obra klasikoak ere interpretatuko dituzte. Rocío Martínez (sopranoa), Luis Sintes (baritonoa) eta Carlos Mena (kontratenorra) bakarlariek osatuko dute ahots-koadroa.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.