Rossiniren Operen proiekzioa Orfeoiaren egoitzan
Asteazkena, Urtarrila 16, 2008

V. Opera Zikloaren barruan, Rossiniren operak proiektatuko dituzte Donostiako Orfeoiaren egoitzan, DVDn. Zikloaren izenburua «Rossini en la cumbre» (Rossini gailurrean) da, eta urtarrilaren 17tik otsailaren 28ra bitartean izango dira emankizunak. Guztira zazpi proiekzio izango dira, eta Carlos Benito adituak sarreratxo bat egingo du emanaldi bakoitzaren hasieran. Carlos Benitok Donostiako Udalak emandako Hiritar Merituaren domina jaso zuen duela gutxi, musikaren esparruan egindako dibulgazio lanarengatik.

La pietra del paragone urtarrilaren 17an emango dute. Hurrengo ostegunean, Tancredi; hilaren 31n, L'italiana in Algeria; otsailaren 7an, Il turco in Italia; otsailaren 14an, Torvaldo e Dorliska; 21ean Il barbiere di Siviglia eta 28an La cenerentola. Urtero bezala, sarrera doan izango da, harik eta aretoa bete arte. Proiekzio bakoitzak bi ordu iraungo du. Saioak ikusteko, ateak 18:45ean irekiko dira, eta proiekzioak 19:00etan hasiko dira.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.