Orfeón Donostiarra
Osteguna, Maiatza 7, 2015

Datorren larunbatean, Orfeoia A+Música zikloan arituko da, Entzunareto Nazionalean. Andrés Segovia ganberako orkestrarekin Brahms-en Requiem alemaniar bat interpretatuko du. Lanaren bertsio osoa 1869an estreinatu zuten Leipzig-en, eta kantataren eta oratorioaren hibridotzat jotzen da. Jainkoari eginiko aipamen urriak direla eta –zuzenean behintzat– «requiem ateoa» deitu izan diote, Brahmsen helburua ez baitzen izan kutsu liturgikoko requiem bat konposatzea. Zazpi zatitan banaturiko obra honetan, testua Lutherrek eginiko Bibliaren itzulpen alemanetik dago hartuta, eta ez latinetik, ohikoa zen bezala. Obra Orfeoiaren errepertorioan dago 1913tik, eta ordutik, honako zuzendari hauen gidaritzapean interpretatu du: Lorin Maazel, Frühbeck de Burgos, López Cobos, Ataúlfo Argenta, Víctor Pablo Pérez, Michel Plasson, Fernández Arbós eta Ramón Usandizaga, besteak beste, eta honako orkestra hauekin: Berlingo eta Londreseko Orkestra Sinfonikoak, Hanburgoko irratiko orkestra, Galiziakoa, Espainiako Orkestra Nazionala eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Solista gisa Paloma Friedhoff Bello soprano madrildar-belgikarra eta Pablo García Ruizbaritono andaluziarra arituko dira. Kontzertua hasteko, orkestrak konpositore beraren Obertura akademikoa joko du.

A+música.com irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta gazte solisten partaidetza bultzatzea du helburu. Orfeoiak bigarren urtez jarraian hartu du parte erakunde horrek antolatutako musika-zikloan.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.