SER AMIGO DEL ORFEÓN TIENE MUCHAS VENTAJAS
Osteguna, Abendua 30, 2010

Orfeoiak lagun berriak erakartzeko kanpaina hasi du, eta dagoeneko lagun direnak inplikatu ditu, beren gizarte-sareek bazkide kopurua areagotzeko balio dezaten.

Orfeoiaren lagun izateak abantaila ugari ditu: koroa entzutea egoitzako entseguetan; jarduera artistiko guztien berri ematen duen hiru hileko “Andante” aldizkaria jasotzea; biretara orfeoiarekin bidaiatzeko zozketetan parte hartzea; eta urteroko Lagunen Kontzerturako sarrera lortzea.

Lagun berriek eta beste batzuek dendetan eskuratu ezin daitekeen DVD-a jasoko dute, opari gisa, agortu arte; DVD horretan jasota datoz Anoeta Estadioko Mendeurreneko kontzertuak eta koruak Belodromoan ospatu zuen 110. urteurrena.

Informazio gehiagorako: 943 42 22 39.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.