Bihar asteartea, Orfeoia Vitoria-Gasteizera joango da Madrileko Filarmoniarekin batera emanaldi bat eskaintzeko. José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du eta Mozarten 40. Sinfonia (orkestrarako bakarrik) eta konpositore beraren Koroatzearen Meza interpretatuko dute. Emanaldi hau, Antzoki Zaharrean izango da arratsaldeko 20.30 etan, eta Araba Kulturak antolatutako Gabonetako ekintzetako bat da.
Obra honetan, bakarlariak izango dira José Luis Sola (tenorea) eta orfeoiko Elena Barbé (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa) eta Jesús García Aréjula (baritonoa).