ORFEOIAREN KONTZERTUA ALEGIAN, TXINTXARRI ABESBATZAREN 50. URTEURRENA OSPATZEKO
Asteazkena, Ekaina 9, 2010

Heldu den larunbatean, hilak 12, Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du Alegiako San Juan Bautista parrokian, herri gipuzkoar honetako Txintxarri Abesbatzak berrogeita hamar urte betetzen dituela-eta. Kontzertua, Sainz Alfarok zuzenduko duena eta Gerardo Rifón organistak lagundutakoa, irekia da joan nahi duenarentzat, doan, eta obrak sakro izaerakoak dira. 

Kontzertu honetaz gain, 20:15etan hasiko dena, Alegiako Txintxarri Abesbatzak zenbait ekitaldi prestatu ditu 2010 urteko ospakizunetarako. Berrogeita hamargarren urte betetzea, hamar bat koru gipuzkoarrek bakarrik iritsi duten lorpena da. Txintxarri Abesbatza fundatu zuena Jose Gastesi alegitarra izan zen 1960an. 1990ean zuzendaritza gaur egungo zuzendariak hartu zuen, Garbiñe Orbegozok, hau ere Alegikoa. 40 ahots misto ditu, 16 eta 65 urte bitartekoak. Errepertorioan hainbat estilo eta kulturatako musika daukate, nahiz eta hasieratik bertatik lehentasuna eman dieten euskal musikarien konposizio eta harmonizazioei. 

KONTZERTUKO EGITARAUA

AITA GUREA (A. Madina)
CANTATA 140 (J. S. Bach)
“Gloria sei dir gesungen”
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (W. A. Mozart) 
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini) 
“Kyrie”
REQUIEM (J. Brahms) 
“Wie lieblich sind deine...”
AVE MARIA (J. Busto) 
CANTIQUE DE JEAN RACINE (G.Fauré)
SALMOA 43 zk. (F. Mendelssohn)
ELIAS (F. Mendelssohn)
“Denn er hat seinen Engeln befohlen”
NIGRA SUM (P. Casals) 
REQUIEM (G. Fauré)
“In Paradisum”
MAITIA NUN ZIRA (J. Uruñuela)
Tenorea: Iñaki Goñi
ALLELUIA (G. F.Haendel)

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.