dameTVsion
Osteguna, Martxoa 8, 2012

Bihar, martxoak 9 ostirala, 20:00etan, Orfeoiaren egoitzan grabatuko da "Apaga la luz y verás" lanaren bertsio musikala, Ibon Casasen bideo profesional baterako, zeinarekin bultzatu nahi den Blind Rock (rock itsua), mundua ikusteko beste era bat. Ekimena DameTVision agentziak zuzentzen du eta sarearen bitartez egiten ari da hainbat plataforma sozialetan.

Ibon Casasen iritzian, ikusteko era bat da musika. Bera itsua da, baina rockaren bidez nahi duen mundua eraikitzen du eta ikusi egin dezake. Orain munduari erakutsi nahi dio gizartearen laguntzarekin ez dagoela ikusi beharrik pelikula bat zuzentzeko. Proiektuan esku hartzen ari direnek jartzen dituzte begiak. Berak, trukean, gauzak ikusteko beste era bat dagoela erakusten du, argia itzaltzen duzunean, gainerako zentzumenen bidez ikus dezakezula.

Ibonek kultura munduko, goi euskal sukaldaritzako, hedabideetako eta erakunde sozialetako hainbat kide ezagunen laguntza du: Amaral, Rosendo, La Oreja de Van Gogh, Oscar Terol, Martin Berasategui, Begisare, Caja Madrid-en gizarte-ekintza...

Musika bertsio hau egin ahal izateko, Juan Laboreria Zubillagak lanaren egokitze lana egin du. Alde teknikoa Rec Grabaketa Estudioak egingo du. Gainera, Dimensión publizitate agentzia donostiarrak musutruk lan egiten du grabazioa filmatzeko, making off-a egiteko. Orfeoiaren bertsioaz gain –sei ahots eta pianoa-, beste bat grabatuko da pop taldeekin (La Oreja de Van Gogh, El sueño de Morfeo) eta beste bat rock taldeekin (Marea, Barricada, Koma).

Lehen fase musikal horri jarraituko zaizkio, gidoia prestatzea, lokalizazioak, castinga, pelikula bat egiteko prozesua osatu arte, hori guztia Ibonek zuzenduta jendearen esku-hartzearekin, eta beti ere gizartea sentiberatu nahian.

Proiektua nola lantzen ari den ikusteko ikus blog hau www.dameTVsion.com edo bisitatu orrialdea Facebook, Twitter-en.

Bideo profesional bat egingo da making off-erako, eta zintzilikatu egingo da bai webgune honetan www.dameTVsion.com, bai Facebooken eta Donostiako Orfeoiaren Youtube kanalean.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.