Auditorio de Música de Cuenca
Astelehena, Martxoa 25, 2013

Orfeoiak Cuencako Musika Erlijiosoaren Astearen 52. edizioari amaiera emango dio, eta txapelketako beste kontzertu batean parte hartuko du. Bi kontzertuak Salzburgoko Mozarteum Orkestrarekin izango dira, Leopold Hager-en zuzendaritzapean.

ehena martxoaren 29an izango da, Cuencako Entzunaretoan, eta ahots hutsean interpretatuko du Poulenc musikagilearen Quatre Motets pour un temps de pénitence, Sainz Alfarok zuzenduta. Ondoren, Mozarten Do minorreko meza eskainiko du, Salzburgoko Mozarteum orkestrarekin eta Leopold Hager-en zuzendaritzapean. RNE kateko Irrati Klasikoak transmitituko du emanaldia, aurrez grabatuta.

Itxiera-kontzertua katedralean izango da, martxoaren 31n (igandea), orkestra eta zuzendari berarekin, eta Beethovenen Bederatzigarren sinfonia interpretatuko du. TVE kateak aurrez grabatuta igorriko Gaztela-Mantxarako.

Mozarteum Orkestrak 1908an hartu zuen egungo izena, eta Dommusikverein und Mozarteum orkestraren oinordekoa da, 1841 sortu zena Constanze Weber Mozarten alargunaren ekimenez. Gaur egun, orkestra honen kontzertuak Salzburgoko bizitza musikalaren erreferenterik garrantzitsuenetako bat dira.

Leopold Hager austriar maisuak hainbatean zuzendu izan du Orfeoia. Lehenbiziko aldiz 1991ko Musika Hamabostaldian izan zen, eta Mozarten Requiema irterpretatu zuten Scottish Chamber Orchestra-rekin batera. Hamahiru urte beranduago eta orkestra berak lagunduta, obra bera interpretatu zuten Malagan, Castellonen eta Bartzelonan. 2007an abesbatzaren zuzendaritzapean izan zen berriz ere, baina Weimar-eko Staatskapelle Orkestrarekin oraingoan, eta Mozarten Bederatzigarren sinfonia interpretatu zuten Murtzian, Bartzelonan, Zaragozan eta Gasteizen. Azkeneko aldian, Weimar-eko Staatskapelle Orkestrarekin aritu ziren ere, eta Mendelssohnen Bigarren sinfonia eskaini zuten Donostian, Bartzelonan eta Zaragozan.

San Miguel eta San Pablo elizak eta Cuencako Auditorioa izan dira eszenatokirik nagusienak Cuencako jaialdiaren historian zehar, eta orfeoilariek ondo ezagutzen dituzte, zazpigarren aldia baita jaialdira bertaratzen direla. Azkena 2011n izan zen, eta Mahler-en Bigarren Sinfoniaren bertsio bat eskaini zuten, Christian Mandeal maisuaren zuzendaritzapean eta Manchesterreko Hallé Orkestrarekin batera. Horrez gain, 2007ko, 1997ko, 1991ko, 1990eko eta 1971ko edizioetan eliz obrak interpretatu zituzten, hainbat orkestrak lagunduta eta zuzendari desberdinen agindupean.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.