EL ORFEÓN RENUEVA SU PÁGINA WEB
Osteguna, Martxoa 10, 2011

Donostiako Orfeoiak bere web orria berritu du eta berrikuntzen artean facebookeko orria eta youtuben sortu duen kanala daude. Kanal horretan Orfeoiko eguneroko jardueren bideoak jarriko dira.

Nahi duguna da www.orfeondonostiarra.org ataria Orfeoira gerturatu eta bere eguneroko lana gertuagotik ezagutu nahi dutenentzat komunikatzeko tresna berria izatea.

Web berria argia, azkarra eta eduki ugarikoa izaten saiatu gara. Menu desberdinak ditu: bata orokorra da eta Orfeoiak garatzen dituen jarduerak azaltzea du helburu nagusia, hala nola, kontzertuak, diskografia, errepertorioa, etab. Beste menua talde desberdinentzako da; Orfeoiak garatzen dituen heziketa-jardueretako ikasleentzat, Lagunentzat, prentsarentzat eta abeslarientzat beraientzat ere bai.

Donostiako Orfeoia izan zen bere web orria egin zuen Gipuzkoako lehenengoetako kultur erakundea, duela 14 urte. Denborak aurrera egin ahala, hobekuntzak sartu ditugu orrian eta duela bost urte bere irudia berritu egin zen. Baina, errealitate birtuala zein abiaduratan doan ikusita eta gaur egun web orrietan zer prestazio eskaintzen diren ikusita, atzera geratu zen.

Web orri berria abian da. Hasteko, gure korporazioaren bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu eta Facebooken gure lagun izatera ere bai, webean nabigatu eta ohitzen zareten bitartean.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.