Orfeoia solidarioa Aspace Gipuzkoarekin
Osteguna, Iraila 28, 2023

Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du urriaren 4an, asteazkena, 19: 00etan, Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan, Aspace Gipuzkoaren aldeko emanaldi solidarioa, bere 50. urteurrenaren eta urriaren 7an, larunbata, izango den Aspace Eguneko ekitaldien barruan.

Sarrerak 10 €-tan daude salgai Tamayo liburu-dendan eta kontzertuaren egunean bertan ordubete lehenago basilikako sarreran.

Egitarauak izaera sakratua izango du, organoan Gerardo Rifón donostiarra lagun duela eta Sainz Alfaroren zuzendaritzapean:

AITA GUREA (Aita Madina)
PETITE MESSE SOLENNELLE (Gioachino Rossini) "Kyrie"
ELIAS (Félix Mendelssohn) "Denn, er hat seinen Engeln befohlen"
NIGRA SUM (Pau Casals)
CANTIQUE DE JEAN RACINE (Gabriel Fauré)
ZADOK THE PRIEST (Georg Friedrich Haendel)
AVE VERUM (Karl Jenkins)
Lucía García, bakarlaria
Lide Villar, bakarlaria

REQUIEM (Johannes Brahms) "Wie lieblich sind deine Wohnungen"
PIE JESU (Andrew Lloyd Webber)
Sara Conde, bakarlaria
Irene del Molino, bakarlaria

SALMO 43 (Félix Mendelssohn)
HALLELUJAH (Leonard Cohen)
REQUIEM (Gabriel Fauré) "In Paradisum"

 

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.