Hilaren 14an Bilboko Euskalduna Jauregian estreinatuko den Arrupe, mi silencio ikuskizunean abestuko du Orfeoiak. Juan José Ocónek zuzenduko du Gontzal Mendibilek idatzitako musikala. Guztira 90 aktorek baino gehiagok hartuko dute bertan parte eta, horiekin batera arituko dira Mendibil bera, Igor Yebra dantzaria, Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko haur-abesbatza, Oreka TXko txalapartariak eta Ludvig Orkestra Sinfonikoa.
Jesusen Lagundiak enkargatu du ikuskizuna, Aita Arruperen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Musika eta interpretazioa konbinatzen dituen produkzio honetan, Bilboko jesuitaren bizitza zirraragarria errepasatzen da, 22 ekitalditan. Aita Arrupe batik bat Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian aritu zen gizarte lana egiten. Orfeoiak ikuskizuna osatzen duten 20 lanetatik 14tan hartuko du parte.
Leihatilan bildutako dirua jesuitek mundu guztiko iheslarien arazoak konpontzen saiatzeko duten zerbitzura bideratuko da oso-osorik, Arrupek berak sortu baitzuen proiektu hori.
1 Zatia
“Izan nahi nuke / Quiero ser” * (GONTZAL MENDIBIL)
“Goizetik arratsera” (MANUEL VILLAR. Moldaketa Pablo Sorozabal)
“Chorus: Surely He hath borne our grief”* (HANDEL)
“Zuri So” (GONTZAL MENDIBIL)
“Cinco Rosas y un camino”* (GONTZAL MENDIBIL)
“Billoxik”* (B.GANDIAGA, GONTZAL MENDIBIL)
“Pasión según San Mateo”* (JUAN SEBASTIÁN BACH)
“What a wonderful World” (LOUIS ARMSTRONG)
“Down By The Riverside” (LOUIS ARMSTRONG)
“Maite” * (PABLO SOROZABAL)
“Pasaje japonés”
“Txoria txori” (MIKEL LABOA)
“Dies irae”* (GIUSEPPE VERDI)
2. Zatia
“Gauak zaindutako Arrosak” * (GONTZAL MENDIBIL)
“Panis Angelicus” * (CESAR FRANCK)
“Hallelujah” * (HANDEL)
“Tiempo loco” (GONTZAL MENDIBIL)
“Ama Lurra / Madre Tierra” * (GONTZAL MENDIBIL)
“Mi silencio” * (GONTZAL MENDIBIL)
“Aita Gurea” *
Izartxoz (*) markatutako obrak interpretatuko ditu Orfeoiak.