Orfeoi txiki
Ostirala, Maiatza 19, 2017

Orfeoi Txikiak eta Orfeó Catalàren haur-koruak bi kontzertu emango dituzte asteburu honetan Gipuzkoan: bata Azkoitian, 26 Udaberriko Musikaldiaren barruan, eta, bestea, Donostian, Olatu Talkarako antolatutako jarduerei amaiera emateko. Haur-abeslari kataluniarren bisita Donostiako Orfeoiaren eta Orfeó Catalàren haur-koruen artean adostutako trukearen parte da. Truke horri aurreko urtarrilean ekin zitzaion, Bartzelonako Kataluniar Musikaren Jauregian egindako bi kontzerturekin. Datozen urteetan iraupena izango du trukeak.

Lehenengo kontzertua bihar larunbata 18:30ean izango da Azkoitiko Santa Kutz Komentuan. Lehengo zatian, donostiarrek Bustoren, Casalsen, Janczaken, Ugalderen, Guerreroren, Lauridsenen eta Hadaren zortzi obra interpretatuko dituzte. Lehenengo kontzertua bihar larunbata 18:30ean izango da Azkoitiko Santa Kutz Komentuan. Lehengo zatian, donostiarrek Bustoren, Casalsen, Janczaken, Ugalderen, Guerreroren, Lauridsenen eta Hadaren zortzi obra interpretatuko dituzte.

Orfeó Catalàren haur-koruak, Glòria Coma i Pedralsek zuzenduta, zortzi kanta abestuko ditu, batzuk bere ohiko errepertoriokoak eta berri batzuk euskaraz. Pau Casan pianistak eta Adam Lakti Khali perkusionistak parte hartuko dute bigarren zati horretan. Azkenik, koru biek batera abestuko dituzte Manénen El cavaller enamorat eta Bustoren Lafa lafa.

Olatu Talkari amaiera emateko kontzertua igandeko 12:30ean izango da Donostiako portuan. Egitarauak barne hartuko ditu Orfeoi Txikiak interpretatuko dituen hiru obra, Orfeó Catalàren haur-koruaren beste bost eta bien arteko beste hiru.

52 neska-mutil kataluniarrak ostiral arratsaldean iritsiko dira, eta hainbat familiek hartu dituzte, donostiarrek Bartzelonako abeslari txikien etxeetan ostatu hartu zuten moduan.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.