Actuación para los enfermos en 2005
Osteguna, Maiatza 31, 2012

Orfeoi Txikiko 40 haurrek lagun egingo diete urtero Donostiako Elizbarrutiko Lourdesko Ospitalitatearen laguntzaz Lourdes hiri frantziarrera doazen Gipuzkoako gaixoei. Igandea, ekainaren 3an, 16:00etan, Donostiako Orfeoiaren haurren koruak, Isabel Mantecón zuzendari eta Borja Rubiños pianoan lagun duela, kontzertua eskainiko du Santa Bernardette-ko tenpluan, obra sakratuak eta euskal kanta herrikoiak emanez

Esperientzia hori ez da berria haur koruarentzat, izan ere 2005ean Ospitalitatearen deiari erantzunez bi kontzertu eman baitzituen Santa Bernardette-ko elizan. Orduan, bigarren kontzertuko publikoaren artean Gipuzkoako ume gaixo talde bat zegoen.

Orfeoia ere hainbat aldiz joan da harpea dagoen hiri piriniarrera. Azken aldiz 2008an, urte horretan ospatu baitzen Andre Mariaren agerpenaren 150. urteurrena. Urte hartan bi kontzertu eman zituen Santa Bernardette-ko elizan eta Arrosarioaren Basilikan.

300 gaixo gipuzkoarren erromesaldi tradizionala 1950etik egiten da, 500 boluntarioen laguntzaz, eta aurten ekainaren 1etik 4ra bitartean izango da.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.