Datorren larunbata, 21ean, Tolosako jaien hasierarekin batera, Orfeoiak ongintzazko kontzertu bat emango du udalerriko Leidor aretoan. Bildutako dirua Stop San Filippo Fundazioarentzat izango da, haurrei eragiten dien endekapenezko gaixotasun genetiko horren aurka borroka egiteko, eta, bereziki, Oier Iribarrenentzat, sindrome hori duen Ibarrako haurrarentzat. Kontzertua 20:00retan izango da, Sainz Alfarok zuzenduko du eta Amaia Zipitria piano-jolea izango dute akonpainamenduan.
EGITARAUA
LA VERBENA DE LA PALOMA (Tomás Bretón)
“Seguidillas”
DON MANOLITO (Pablo Sorozabal)
“Ensalada madrileña”
LA DEL SOTO DEL PARRAL (Reveriano Soutullo y Juan Vert)
“Ronda de enamorados”
ROSITA DE UN VERDE PALMAR (Manuel Martínez Guirao)
LA GOLONDRINA (José Pagán)
LA PALOMA (Sebastián de Iradier, arrg. José Pagán)
EDELWEISS (Richard Rodgers & Oscar Hammerstein)
NEGRA SOMBRA (Juan Montes)
EUSKALERRIA (Pablo Sorozabal)
TXORIAK TXORI (Mikel Laboa)
MAITE (Pablo Sorozabal)
MEDLEY
WEST SIDE STORY (Leonard Bernstein)