MUSIQUE EN CÔTE BASQUE MUSIKALDIAREN 50. EDIZIOAREN AMAIERA
Asteazkena, Iraila 8, 2010

Ostiralean, hilak 10, Orfeoiak Musique en Côte Basque Musikaldiaren 50. edizioari emango dio amaiera. Izan ere, abuztuaren 29tik garatu da Donibane Lohitzunen, Angelun, Azkainen, Baionan, Biarritzen, Ziburun eta Urruñan. Kontzertua Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan egingo da 21:00etan, eta, bertan, honako hauexek parte hartuko dute: Roberto Benzi maisuaren zuzendaritzapeko Orquesta National Bordeaux Aquitaine eta Martine Olmeda (mezo-sopranoa), Gilles Ragon (tenorea), Mélody Louledjian (sopranoa) zein David Bizic (baritonoa) bakarlariak. Guztiek Beethovenen Bederatzigarren sinfonia interpretatuko dute.

Horiek horrela, Donibane Lohitzuneko Aste Handiaren bitartez udalerriarekin edukitako loturari eutsiko dio Orfeoiak. Izan ere, bertako beste musikaldia da, eta 1963, 1965 eta 1967ko edizioetan parte hartu zuen bertan. Abesbatza Donibane Lohitzunerekin ere egon zen lotuta, 1988an bi musikaldien sortzailea izan zen Pierre Larramendy alkateari eskainitako omenaldiaren bidez, baita Musika Parkeetan ere (1992). Bertan, hain zuzen ere, Orquesta National Bordeaux Aquitainerekin ere parte hartu zuen.

Astelehenean, Roberto Benzi maisua Orfeoiaren egoitzan egon zen, orkestrarik gabeko entsegua zuzentzeko. Hamar bat orfeoilari harekin elkartu ziren berriro, 1983an Toulousen eta 1979an Bordelen, Baionan zein Parisen haren zuzendaritzapean abestu zuten-eta.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.