CONCIERTO CONMEMORATIVO DEL DÉCIMO ANIVERSARIO DEL MUSEUM CEMENTO REZOLA
Asteazkena, Urria 27, 2010

Museum Cemento Rezolaren hamargarren urteurrena ospatzen dela eta, Orfeoiak kontzertu bat emango du heldu den ostiralean, hilaren 29an, Añorgako Karmengo Amabirjinaren elizan. Korua, Sainz Alfarok zuzenduko du eta, Ana Belen García organista, Santa Mariako hiru titularretako bat, izango du lagun. Obra sakratuek osatuko dute egitaraua, eta 20.00etan hasiko da kontzertua.

Orfeoiak Cementos Rezola enpresarekin duen lotura historikoa da, bertako langile asko Orfeoiko kide izan baitira. Gainera, Rezolako hiru presidente Orfeoiko presidente izan dira: Manuel Rezola Laparte, Fermin Rezola Arin eta Jose Maria Echarri. Antxon Ayestaran bera, koruko aurreko zuzendaria, Rezolako langilea izan zen denboraldi batez, denboraldi laburrez, kontuan hartzen bada anaia Evaristo plantillan berrogeita hamar urte aritu zela eta beste hainbeste kantuan. Rezolako enplegatu eta Orfeoiko kide izan direnen zerrenda luzea da eta orain ere Añorgako auzo donostiarrak oso ahots onak ematen ditu korurako.

Enpresak, Orfeoiaren Ohorezko Adiskideak, orain hamar urte 150. urteurrena bete zuenean, kontzertu handi bat egin zuen Kursaalen, eta bertan parte hartu zuten EOSek eta Orfeoiak, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

 

EGITARAUA

AITA GUREA (P. Madina)
CANTATA 147 (J. S. Bach)
"Wohl mir dass ich Jesum habe"
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (W. A. Mozart)
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini) 
"Kyrie"
REQUIEM (J. Brahms)
"Wie lieblich sind deine..."
AVE MARIA (J. Busto) 
CANTIQUE DE JEAN RACINE (G. Fauré)
SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
ELIAS (F. Mendelssohn)
"Denn er hat seinen Engeln befohlen"
NIGRA SUM (P. Casals) 
REQUIEM (G. Fauré)
"In Paradisum"
MAITIA NUN ZIRA (J. Uruñuela)
Tenorea: Xabier Anduaga
ALLELUIA (G. F.Haendel)

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.