Martxoan, Orfeoiak bi kontzertu ditu programatuta Donostiatik kanpo. Lehena hilaren 2an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Bilbao Musika bandarekin batera eta Sainz Alfarok zuzenduta. Bigarrena hilaren 21ean (ostirala) izango da, El Jardí de Figueres Udal Antzokian (Girona), Amaia Zipitria piano-joleak lagunduta eta Esteban Urzelairen gidaritzapean.
Bilboko kontzertuari 12.00etan emango zaio hasiera, eta Bilbao Musika denboraldiaren parte da. Egitarauaren barruan, abesbatzak eta orkestrak Guridiren, Urkizuren, Behobideren eta Borodinen obrak interpretatuko dituzte elkarrekin, eta, horrez gain, orkestrak Araguesen, Zimmerren eta Maniziniren lanak eskainiko ditu bakarka.
Bestalde, Figueresko kontzertua 22:00etan hasiko da, eta Gala-Salvador Dali Fundazioak antolatu du, haren lagunentzako eta laguntzaileentzako opari gisa. Egitaraua zarzuela-zatiz, habaneraz eta abesti herrikoiez osatuko da.
Orfeoi Txikiak parte hartuko du Haurren Abesbatzen Topaketan Zorroaga Fundazioa. Kontzertua 23an, 11.00etan Donostiako Zorroaga elizan izango da. Abesbatza Esteban Urzelairen eta Leticia Vergararen esanetara erituko da.