Datorren larunbatean, hilak 8, 20:00etan, Orfeoiak Kantabriako Laredon egingo den Erlijio-musikako Zikloaren III. edizioan hartuko du parte. Zehazki, Santa María elizan «Erlijio-harmonia» kontzertua eskainiko du, Sainz Alfaroren zuzendaritzarekin eta Gerardo Rifón organo-jotzaileak lagunduta. Laredoko Salve abesbatzak, Udalaren laguntzaz, antolatzen duen ziklo horretan bertan San Petersburgoko abesbatzak kontzertua eman zuen iragan larunbatean, Errusiako erlijio-musikaren antologia bat eskainiz. Sarrera doan da, lekua bete arte.
PROGRAMA
AITA GUREA (Aita Madina)
CANTATA 147 (Johann Sebastián Bach)
“Wohl mir dass ich Jesum habe”
PETITTE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini)
“Kyrie”
AVE MARIA (Javier Busto)
AVE VERUM (Karl Jenkins)
Bakarlariak:
Irene del Molino, sopranoa
Nora Goyalde, kontraltoa
NIGRA SUM (Pau Casals)
REQUIEM (Johannes Brahms)
“Wie lieblich sind deine...”
PIE JESU (Adam Lloyd Weber)
Bakarlariak:
Irati Fernández, sopranoa
Ane Urrutikoetxea, sopranoa
MAITIA NUN ZIRA (José Uruñuela)
CANTIQUE DE JEAN RACINE (Gabriel Fauré)
REQUIEM (Gabriel Fauré)
“In Paradisum”
SALMO Nº 43 (Felix Mendelssohn)