Gaur, azaroak 24, 9:00etan, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostiako Orfeoiak eta Eureka! Zientzia Museoak.
Ekitaldi horretan, bestalde, Donostiako Orfeoiaren ohorezko lagun izendatu dute Eureka! Zientzia Museoa.
Hauek sinatu dute hitzarmena:
- Jose María Echarri jauna, Donostiako Orfeioaren presidentea.
- Ignacio Zuzuarregui jauna, Eureka! Zientzia museoaren zuzendaria.
Hitzarmen horrekin, lankidetza-etapa berri bat ireki da; aurrerantzean, Donostiako Orfeoiko kideek eta Eureka! Zientzia Museoaren lagunek zenbait abantaila izango dituzte elkarren abonuak eta jarduerak erabiltzeko.
Hitzarmen honekin, argi geratu da harreman ezin hobea dagoela bi erakundeen artean, eta kultura-truke emankorren oinarri izango da, ziur.