Kontzertuak Pasaian eta Urretxun
Asteazkena, Apirila 2, 2008

Donostiako orfeoiak gonbidapena jaso du Gipuzkoako bi abesbatzen kontzertuetan parte hartzeko eta haien 25. urteurrena ospatzeko: Pasai San Pedroko Ondartxo Abesbatza eta Urretxuko Goiargi Abesbatza. Lehen kontzertua datorren ostiralean, apirilak 4, izango da Pasaiako San Pedro Parrokian. Kontzertua Sainz Alfarok zuzenduko du eta Gerardo Rifón organistak ere parte hartuko du. Programaren lehen zatian eliz obrak abestuko dira eta bigarrenean, aldiz, euskal folkloreko abestiak. Hurrengo egunean errepertorio berdina aurkeztuko da Urretxuko San Martin de Tours parrokia-elizan. Bi kontzertuak irekiak eta doakoak izango dira eta arratsaldeko zortzitan hasiko dira.

EGITARAUA

AITA GUREA (P. Madina)
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini)
“Kyrie”
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (W.A. Mozart)
REQUIEM (J. Brahms)
“Wie lieblich sind deine...”
AVE MARIA (J. Busto)
LA CONDENACIÓN DE FAUSTO (H. Berlioz)
“Dans le ciel”
Bakarlariak:
Elena Barbé, sopranoa
PIE JESU (A. Lloyd Weber)
Bakarlariak:
Ana Salaberria, sopranoa
Raquel Lizarza, mezzosopranoa

SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
CAVALLERÍA RUSTICANA (P. Mascagni)
“Regina Coeli”
Bakarlaria:
Elena Barbé, sopranoa

GOIZEKO IZARRA (J.J. Santesteban)
IZAR EDERRA (F. Escudero)
MAITIA NUN ZIRA? (J. Uruñuela)
Bakarlaria:
Iñaki Goñi, tenorea
AMA BEGIRA ZAZU ( V. Zubizarreta)
GOIKO MENDIAN (J. Guridi)
EUZKO IZKUNTZA (S. Esnaola)
MAITASUN ATSEKABEA (J. Guridi)
IRU TXITO (A. Donostia)

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.