Datorren larunbatean, hilak 2, 20:00etan, Donostiako Orfeoiak kontzertu bat emango du Urnietako San Migel Goiaingeruaren Elizan, herriko festak direla eta. Koruaren zuzendaria Sainz Alfaro izango da eta koruarekin batera Gerardo Rifón organistak joko du.
Jasotzen den dirua Etiopiako Wukro herrialdera joango da, han baitago misio lanetan Ángel Olaran aita zuria, Urnietako herriarekin oso harreman estua duena.
EGITARAUA
AITA GUREA (P. Madina)
CANTATA 147 (J. S. Bach)
"Wohl mir dass ich Jesum habe"
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (W. A. Mozart)
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini)
"Kyrie"
NIGRA SUM (P. Casals)
ELIAS (F. Mendelssohn)
"Denn er hat seinen Engeln befohlen"
SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
REQUIEM (J. Brahms)
"Wie lieblich sind deine..."
AVE MARIA (J. Busto)
CANTIQUE DE JEAN RACINE (G. Fauré)
REQUIEM (G. Fauré)
"In Paradisum"
PIE JESU (A. Lloyd Weber)
Sopranoa: Ana Salaberria
Mezzosopranoa: Leire Sarasola
MAITIA NUN ZIRA (J. Uruñuela)
Tenorea: Xabier Anduaga
ALLELUIA (G. F. Haendel)