Datorren ostiralean, hilak 8, Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du Donostiako San Bizente elizan, Gerardo Rifón organistarekin eta Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Musika-ekitaldi hau hiriko tenplurik zaharrenetakoa denaren bosgarren mendeurrena ospatzeko programaren barnean dago.
Orfeoiak harreman estua du abesbatzaren egungo egoitzatik gertutik gertura dagoen eliza honekin, eta bertako meza, ekitaldi erlijioso eta kontzertu askotan abestu du. 1896ko azaroaren 21ean egin zuen lehendabizikoz, Luzuriagaren zuzendaritzapean. Garai hartan koruak oraindik ez zuen Orfeoi izena. 1905 eta 1913 artean, parrokia honetan bertan ospatu zen Santa Zezilia eguneko urteroko meza. Beste ekitaldi historiko batzuek ere lotu dituzte korua eta San Bizente eliza; esaterako, 1986ko abenduaren 19an, Aita Donostiaren jaiotzaren mendeurrenean, konpositorearen omenez egindako pro defunctis mezak. 1998an, berriz, Orfeoiak parrokia berritzeko lanen amaiera ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen, eta 2000ko irailaren 29an Durufléren Requiema interpretatu zuen, bi urtez berritzen izan zuten Cavaillé-Coll organoa berriz inauguratzeko. Sainz Alfarok zuzendutako kontzertu horretan, José Manuel Azkue aritu zen organoan.
Ostiraleko kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrera librea eta doakoa izango da.
EGITARAUA
AITA GUREA (P.Madina)
CANTATA 140 (J.S.Bach)
"Gloria sei dir gesungen"
CANTATA 147 (J.S.Bach)
"Wol mir dass..."
AVE VERUM CORPUS, K.618 (W.A.Mozart)
REQUIEM (J.Brahms)
"Wie lieblich sind deine..."
SALMO Nº 43 (F.Mendelssohn)
PIE JESU (A.Lloyd Weber)
Bakarlariak/Solistas:
Ana Salaberria, soprano
Ainhoa Zubillaga, mezzo soprano
AVE MARIA (J.Busto)
CANTIQUE DE JEAN RACINE (G.Fauré)
CAVALLERIA RUSTICANA (P.Mascagni)
"Regina Coeli"
Bakarlaria/Soprano:
Elena Barbé, soprano