Iesu parroquia
Ostirala, Ekaina 10, 2011

Orfeoiak kontzertua eskainiko du larunbatean (ekainak 11), inauguratu berri den Iesu parrokian. Eliza hau Moneo arkitektoak diseinatu du, eta Loiolako Erriberak donostiar auzoan dago.Kontzertua 19:30ean izango da, eta publikoari irekita dago. Sainz Alfaro maisuak zuzenduko du, eta bertaratzen direnek Gerardo Rifon organo jolea entzuteko aukera izango dute. Hainbat autoreren obrak intepretatuko dira: Bach, Mozart, Brahms, Fauré, Weber, Mendelssohn, Madina eta Casals. Halaber, Jesús García Aréjula (baritonoa) eta Ana Salaberria eta Leire Sarasola (sopranoak) orfeoilariek parte hartuko dute. 

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.