En el Polideportivo Hondartza de Hondarribia, en 2003
Asteartea, Maiatza 7, 2013

Datorren maiatzaren 11n, Orfeoiak kontzertu bat emango du, ireki berria den Itxas Etxea Entzunaretoan, Hondarribian. Programak Pablo Sorozabalen eta Mikel Laboaren euskal abesti ezagunak interpretatuko dituzte, baita zarzuelen zatiak, hiru habanera eta nazioarteko pop abestiak ere. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean arituko dira, eta Amaia Zipritriak pianoz lagunduko die. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Txartelak Hondarribiko turismo-bulegoetan eros daitezke (Arma Plaza eta Kirol Portua), eta kontzertua hasi baino ordubete lehenago, Itxas Etxea Entzunaretoaren leihatiletan ere.

EGITARAUA

LA VERBENA DE LA PALOMA (Tomás Bretón)
"Seguidillas"
DON MANOLITO (Pablo Sorozabal)
"Ensalada madrileña"
LA DEL SOTO DEL PARRAL (Reveriano Soutullo y Juan Vert)
"Ronda de enamorados"
ROSITA DE UN VERDE PALMAR (Manuel Martínez Guirao)
LA GOLONDRINA (José Pagán)
LA PALOMA (Sebastián de Iradier, arrg. José Pagán)
EDELWEISS (Richard Rodgers & Oscar Hammerstein)
NEGRA SOMBRA (Juan Montes)
EUSKALERRIA (Pablo Sorozabal)
TXORIAK TXORI (Mikel Laboa)
MAITE (Pablo Sorozabal)
MEDLEY
WEST SIDE STORY (Leonard Bernstein)

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.