Errenteriako Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako organoa berriro inauguratu behar dela eta, kontzertua eskainiko dute Gerardo Rifón organo joleak eta Donostiako Orfeoiak datorren ostegunean, hilak 23, 20:00etan.
Programan euskal konposatzaileen lan sakroak egongo dira (Madina, Busto eta Uruñuelarenak) eta Bach, Mozart, Rossini, Brahms, Fauré, Mendelssohn, Lloyd Weber eta Haendelen lanak ere bai. Kontzertua José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du.