Orfeoiak eta Euskadiko Sinfonikoak kontzertu pribatu bat eskainiko dute Fundación Carlos Elósegiren aurkezpenean. Ekitaldia datorren ostegunean izango da, iluntzeko 20:00etan, Kursaaleko auditorioan eta bi taldeak José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko ditu. Bi lanetan Verdini Dantza Taldeak hartuko du parte eta “Baga, Biga, Higa” abestian Iñaki Andueza orfeoiko kidea izango da bakarlaria.
EGITARAUA
Edelweiss (Rodgers eta Hammerstein)
"Ensalada Madrileña" Don Manolito (P. Sorozabal)
Negra sombra (A. Montes)
Vienako basoetako ipuinak (J. Strauss)
Verdini Dantza Taldea
Quién será (P. Beltrán Ruiz)
Orkestra eta abesbatza: L. Palomo
Guantanamera (J. Fernández)
Orkestra eta abesbatza: L. Palomo
Txoria Txori (M. Laboa)
Verdini Dantza Taldea
Baga Biga Higa (M. Laboa)
Bakarlaria:
Iñaki Andueza