Epaimahaiak, bi erakundeek –Donostiako Orfeoia eta UPV/EHU– izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak eratua, bi pertsona saritu ditu aurten: Jose Inazio Ansorena, musikaren munduan egin duen ibilbideagatik, eta Josu Okiñena, ‘La comunicación autopoética, fundamento para la interpretación musical: su estudio en la obra para voz y piano de José Antonio Donostia’ izeneko azterlanagatik. Aurten, gainera, akzesit bat emango da lehen aldiz: Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek jasoko dute, musikaren munduan egin duten lanagatik.
Sariak martxoaren 31n (osteguna) banatuko dira, arratsaldeko 19:00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Erakinaren Auditorioan (Elhuyar plaza, 1, Donostia). Ekitaldian hizlari izango dira José María Echarri, Donostiako Orfeoiko lehendakaria, eta Cristina Uriarte, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko ditu.