Jon Bagues eta Iñigo de Peque, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XIX. sariaren irabazleak
Astelehena, Urria 26, 2020

Jon Bagüések eta Iñigo de Pequek jasoko dute Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Aurtengoa hemeretzigarren edizioa duen saria bi helbururekin sortu zen: batetik, sormen musikalean egindako ibilbide profesionala aintzatestea eta, bestetik, musika arloko ikerkuntza sustatzea. 

Bi erakundeek –Orfeoiak eta UPV/EHUk– sinatutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak osatutako epaimahaiak erabaki zuen Jon Bagüési ematea saria, musikaren munduari estuki lotutako ibilbide profesional luze eta arrakastatsu izateagatik, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren arduraduna izan baitzen hogei urtez; eta musika ikerketaren saria, berriz, Iñigo de Peque ikertzaileari ematea, Nicolás Ledesma (1791-1883), maestro de capilla y organista en el siglo XIX español lanagatik.

 

JON BAGÜÉS ERRIONDO (Errenteria, 1955)

Jon Bagüésen ibilbide profesionala luzea eta oparoa da aldi berean; beti musikari lotuta egon da ahal izan duen modu guztietan, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren arduraduna izan da hogei urtez, eta aldi horretan erakunde horren onena atera du; gainera, Musikaste jaialdiaren zuzendaria izan da. 1985ean Capilla Peñaflorida sortu zuen, antzinako musika ikertu eta zabaltzeko interpretazio erakundea. Bere ibilbide profesionalean, musikologiaren zein musika dokumentazioaren arloko hainbat biltzarretan –nola Espainiakoetan hala nazioartekoetan– parte hartu du, eta horietako batzuetan lanak aurkeztu ditu. Musika dokumentazioari eta Euskal Herriko musikaren historiari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu, bereziki XVIII. mendekoak. 1979an Arantzazuko Santutegiko musika artxibo zaharraren katalogoa argitaratu zuen.

Gainera, Bagüés Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Espainiako Musikologia Elkarteko kide osoa da, eta Musika Dokumentazioaren Espainiako Elkartearen (Musika Liburutegien Nazioarteko Elkartearen adarra) sortzailea eta lehen presidentea izan da.

Musika Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio Zentroen Nazioarteko Elkarteko kide ere izan da; elkarte horretan presidenteorde (2007-2010), «Access to Music Archives» lantaldeko co chair (2008-2017) eta «Outreach Committee» batzordeko chair (2014-2018) izan da ditu. Halaber, kargu hauek ere izan ditu: XVIII. Mendeko Ikasketen Feijoo Institutuko kide elkartua (Oviedoko Unibertsitatea); INAEMeko Musika Kontseiluko kidea (Kultura Ministerioa, 1993-1996); Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea (2003-2010); Etxepare Institutuko Patronatuko kidea (2008-2012); ALDEE Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroen Profesionalen Euskal Elkarteko kidea; Eusko Ikaskuntzako kidea; Euskal Herriko Txistularien Elkarteko kidea; Dantzaz Dantza Garatzeko Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea; Errenteriako Andra Mari abesbatzako bazkidea (Zuzendaritza Batzordeko kide gisa); eta, jakina, Donostiako Orfeoiko bazkidea (gaur egun, oraindik ere haren Zuzendaritza Batzordeko kidea da).

Donostiako, Bartzelonako eta Madrilgo kontserbatorioetan egin zituen musika ikasketak. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan, eta musikaren historian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Arte Sailaren baitan. Geroago, Artxibistika eta Dokumentazioan espezializatu zen Madrilen. 1990ean doktoretza lortu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan La Música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País lanarekin. Bartzelonan egon zen bitartean, Josep Ricart i Matas Musikologia Institutuarekin lankidetzan aritu zen Kataluniako artxiboak katalogatzeko lanetan.

 

IÑIGO DE PEQUE LEOZ (Bilbo, 1988)

Iñigo de Peque Bilbon jaio zen 1988an. Musikaren Historian eta Zientzietan lizentziaduna da Valladolideko Unibertsitatean. Halaber, Hispaniar Musikako masterra eskuratu zuen, baita Musikologiako doktoregoa ere. Doktorego tesia lortzeko, Eusko Jaurlaritzak eman zion PREDOC beka bat baliatu zuen. Gainera, interpretazioko goi mailako tituluduna da, organo espezialitatean, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

Musikologo gisa, XIX. mendeko iberiar musika ekoizpena interesatzen zaio, bereziki organoari eskainitakoa. Gai horri buruz aldizkari espezializatuetan argitaratu du, esaterako aldizkari hauetan: Musiker, Cuadernos de Música; Revista de Musicología; eta Nassarre, Revista Aragonesa de Musicología. Gainera, Musikene-Donostiako Orfeoiaren I. Saria jaso zuen hemeretzigarren mendeko organo espainiarraren interpretazio teknikari buruzko gradu amaierako lanagatik.

Interprete gisa, hainbat jaialdi nazionaletan parte hartu izan du, hala nola Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenean, Musikaste jaialdian edo Focus Abengoa fundazioak Sevillan antolatutako eta Radio Nacional Clásica irrati etxean emandako interprete gazteen zikloan. Horrekin batera, berriki finalista izan da Francisco Salinas II. Organo Lehiaketa Nazionalean.

Gaur egun, Musikologiako irakasle elkartua da Valladolideko Unibertsitatean, eta, horrez gain, organo jotzaile titularra da Bilboko San Anton elizan eta organo jotzaile laguntzailea Bilboko katedralean.

 

Lanari buruz

Lan honetan, Nicolás Ledesma (1791-1883) kapera maisu eta organo jotzailearen ibilbidea aztertzen da, berreraikuntza biografikoa eginez eta haren lana aztertuz. Ikerketa honen bidez, protagonistak Bilboko –bertan eman zituen berrogeita hamar urte baino gehiago lanean–, EAEko eta Espainiako garapen kulturalean lan nabarmena egin zuela frogatu nahi da eta, aldi berean, Ledesmaren eta hemeretzigarren mendeko musika esparruaren inguruan sortutako ekimenen arteko lotura aztertu nahi da. Gainera, esparru pedagogikoarekin eta erlijio musikaren erreformarekin izan zuen konpromisoa frogatzen saiatzen da. Mugimendu horrek, hain zuzen, indar handia hartu zuen XIX. mendearen erdialdean. Ledesmaren biografiari heltzeko orduan, haren bizitza historia landu da. Horretarako, Pierre Bourdieuren postulatu soziologikoak hartu dira oinarritzat eta nahastu egin dira «kultura azterketetatik» ondorioztatutako planteamendu epistemologikoek eskaintzen dituzten ikuspegiekin. Konposizioen azterketari dagokionez, semiotika musikala jarri da erdigunean, tesiaren bloke honetarako ideia nagusitzat K. Agawu, L. G. Ratner, R. S. Hatten edo J. Hepokoski eta W. Darcyren proposamenak hartu baititu.

10 urtez Bilboko Katedraleko Musika Kaperako kide izan nintzen. Talde horretako kapera maisu izan zen Nicolás Ledesma ere, eta gaur egun haren obra asko interpretatzen dira oraindik. Bere errepertorioa (interes musikal eta musikologiko handikoa) eta berari buruz zeuden ikerketa urriak ezagutu nituenean, doktorego tesi baten bidez musikagile honen bizitza berreskuratzea pentsatu nuen, eta ekimen horrek sortu zuen lan hau.

 

AURREKO EDIZIOETAN SARITUTAKO PERTSONA OSPETSUAK ETA ERAKUNDEAK

•          Antón García Abril

•          Tomás Aragüés

•          Francisco Escudero, in memoria

•          Javier Bello-Portu, in memoria

•          José Luis Ansorena

•          José Manuel Azcue

•          Coro Easo

•          Imanol Urbieta 

•          José Antonio Echenique

•          José Ignacio Ansorena

•          Centro de Iniciativas de Tolosa (CIT)

•          Javier Busto

•          Fernando Etxepare (in memoriam)

·          Federación de Sociedades Musicales de la Comunidad Valenciana    (FSMCV)

·               Banda de Música de Errenteria (EMKE)

·               Juanjo Mena

·               Guadalupe Díaz García

·               José Luis Loidi y Lourdes Yarza

 

AURREKO EDIZIOETAN MUSIKA IKERKETAREN ARLOAN SARITUTAKOAK

•          María Carmen de las Cuevas, por “Orfeón Donostiarra 1897-1997: proyección social, cultural y educativa”.

•          Esteban Elizondo, por  “La organería romántica en el País Vasco y Navarra (1856-1940)”.

•          Martín Baeza Rubio, por “El maestro Fernández Arbós y su relación con Donostia y el Orfeón”.

•          Gotzon Ibarretxe, por “El movimiento coral vasco: tradición, cultura y educación.

•          José Ramón Vitoria, por “Aptitudes musicales y aprendizaje instrumental de personas con necesidades educativas especiales”.

•          Paulino Capdepón, por “La música vasca en la época barroca: Juan García Salazar (1639-1710)”.

•          Isabel Díaz, por  “La canción para voz y piano en el País Vasco entre 1870 y 1939”.

•          Juan González Castelao, por “Ataúlfo Argenta. Claves de un mito de la dirección de orquesta”.

•          Itziar Larrinaga, por “Francisco Escudero: vida y creación musical”.

         Josu Okiñena, por La comunicación autopoiética, fundamento para   la interpretación musical: su estudio en la obra para voz y piano de José Antonio Donostia”.

•          Jagoba Astiazaran, por “Vatikanoko II.kontzilioa eta euskal musika eta instrumentu tradizionalak”.

•          Nerea Muruamendiaraz por “Educación musical y danza tradicional, un estudio descriptivo”, y Olimpia García López por “Norberto Almandoz Mendizábal (1893-1970): Vida y obra”.

•                Antonio Ezquerro por “El maestro Nicolás Ledesma: un caso referencial vasco en el contexto del romanticismo musical pan-hispánico”, y Agustín Mendizábal por “Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio anbiguoa”.

·               Miguel López Fernández por “La aplicación del Motu Proprio sobre la Música sagrada de Pío X en la Archidiócesis de Sevilla 1903-1910” y un accésit a María Dolores Moreno Guil por “La canción con piano de Joaquín Rodrigo”.

·               Daniel Moro Vallina por “El compositor Carmelo Bernaola (1929-2002). Contextualización y análisis de su obra en la vanguardia musical española” y un accésit a Mercedes Albaina por “Ocio formativo musical. Análisis de iniciativas en los programas universitarios para mayores y en las orquestas sinfónicas de España”.

·               Mario Lerena Gutiérrez por “La música teatral de Pablo Sorozabal Mariezcurrena (1897-1988): Ensayo de análisis”.

·               Argibel Euba Ugarte por “Txalaparta: Estudio crítico de una práctica musical”.

·               Raúl Del Toro Sola por su tesis doctoral “La obra para órgano del padre José Antonio de Donostia (1886-1956)”.

 

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.