Premio UPV/EHU-Orfeón Donostiarra
Asteartea, Abendua 11, 2012

Javier Bustok eta Nerea Muruamendiaraz eta Olimpia Garcia ikerlariak (ex aequo) irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria. Hamabigarren edizioa duen saria bi helbururekin sortu zen: musika-sortzaileen ibilbide profesionala aitortzea eta musika arloko ikerkuntza bultzatzea.

Epaimahaiak, bi erakundeek -Donostiako Orfeoia eta UPV/EHU- izenpetutako hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak eratua, honakoak saritu ditu aurten: Javier Busto musikan burutu duen lan eta ibilbide bikainagatik, eta sari ex aequo bat Nerea Muruamendiaraz "Educación musical y danza tradicional, un estudio descriptivo" izeneko azterlanagatik eta baita Olimpia García López "Norberto Almandoz Mendizábal (1893-1970): Vida y obra" izeneko azterlanagatik ere.

Sariak abenduaren 15an (larunbata) banatuko dira, arratsaldeko 12.00etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Mª Barriola Erakinaren Auditorioan (Elhuyar plaza, 1, Donostia). Ekitaldian hizlari izango dira José María Echarri, Donostiako Orfeoiko lehendakaria, eta Cristina Uriarte, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Ekitaldiaren amaieran Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko konposizio batzuk eskainiko ditu.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.