Ensayo del Orfeón en la sala Pleyel, 2007
Asteartea, Martxoa 13, 2012

Aste honetan, korua Toulouse eta Parisera joango da Toulouseko Kapitolioko Orkestra nazionalarekin, honen buru Tugan Sokhiev duela. Hiru kontzertu izango dira Mahler-en 2. sinfonia egitarauan dela. Bakarlari gisa ariko dira Anastasia Kalagina sopranoa eta Janina Bachéele mezzosopranoa

Halle aux Grains aretoak, Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalaren egoitza denak, 3.000 lagunentzako tokia daukanak, eta koruarentzat leku oso ezaguna denak, hartuko ditu 16 eta 17 egunetako kontzertuak. Igandean 18, egitarau bera emango da Pariseko Pleyel Aretoan, auditorio horrek 2.000 lagunentzako tokia dauka, eta han aritua da Orfeoia, azken aldiz 2009an maisu berarekin eta orkestra berarekin.

2. sinfoniak, Mahler-en berenezkoenetakotzat hartua izanik, badu tarte koral bat, laburra bada ere, eta horrek eskatzen du pianissimoak, crescendoak eta forteak ondo menderatzea, eta Orfeoia horretara ohituta dago. Mahler-ek sei urte behar izan zituen konposatzeko eta lehen aldiz osorik Berlingo Filarmonikoak eman zuen koru eta bakarlariz lagunduta 1895eko abenduaren 13an Alemaniako hiriburuan. 1924tik aurrera obra honen ehun bertsio baino gehiago grabatu dira. Haietako bat, Orfeoiak 2003an Claudio Abbado eta Lucernako Jaialdiko Orkestrarekin batera grabatutakoa.

Tugan Shokiev zuzendari sobietar gazteak Michel Plasson ordezkatu zuen Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalaren zuzendaritzan, orkestra honekin batera hainbat kontzertu eman ditu eta zenbait disko grabatu ditu 1973tik koru donostiarrak. San Petesburgoko Orkestra Zuzendaritzako eskolan Ilya Musin-en ikasle aurreratua den hau une honetako talenturik etorkizun handienekoetako bat da.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.