Colonias infantiles en el Orfeón
Astelehena, Maiatza 15, 2017

Orfeoiaren haurren udalekuen bederatzigarren edizioa egingo da aurten, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean. Aisialdia eta musika uztartzen dituen jarduera hori 4 eta 8 urteko haurrei zuzenduta dago, eta talde txikietan egingo da, euskaraz eta gaztelaniaz. Astero aldatuko da jarduera mota, eta, beraz, udalekuen lau asteetatik bakarrean, bitan, hirutan eta guztietan eman ahalko da izena. Egun horietan, ikasleek soinuak bereizten, abesten eta dantzatzen ikasiko dute. Gainera, haurrek beren musika-tresnak sortuko dituzte material birziklatuak erabiliz, eta margotu ere egingo dituzte, instrumentarium baschet-a ezagutzeaz gain. Hala, Orfeoiaren antzokiko oholtza gainean senideen eta lagunen aurrean erakutsiko dute aste bakoitzean ikasitakoa.

Plan aparta, goiz osorako, 9:30etik 13:30era bitartean. Behar izanez gero, haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko da 9:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara.

Udalekuotan parte hartzeak abantaila emango die haurrei, irailean Orfeoiaren musika-lantegian izena emanez gero, ez baitira hutsetik hasiko. Antxon Ayestaranek sorturiko lantegia duela 30 urtetik eskaintzen da eta Baschet anaiek haurren musika-heziketarako sortutako 14 soinu-egituratan oinarrituta dago.

Informazio gehiagorako eta matrikula egiteko, hurbildu Orfeoiaren egoitzara (San Juan kalea 6) astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara bitartean. Tel: 943 42 22 39.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.