Euskadiko Orkestra Donostiako Orfeoiarekin batera RTVE diskoetxerako diska berri bat grabatzen ari da egun hauetan
Astelehena, Otsaila 18, 2008

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak “Canciones del Mundo” izenburupen RTVE diskoetxeak argitaratuko duen grabaketari ekingo diote aste honetan. Diska honek Brahms, Schubert edo Schumann bezalako egileen doinu klasikoen aukeraketa bat bilduko du eta baita herrialde ezberdinetako kantutegi herrikoietakoak izanik, mugak gainditu dituen beste hainbat doinu ere. Diska osatuko duten 13 doinuen moldaketak Lorenzo Palomo orkestra-zuzendari eta konpositoreak eginak dira. Lorenzo Palomo jada aritua da Orfeoia eta EOSekin, 2005ean RTVE diskoetxe berak kaleratutako “Latino” diskan, hain zuzen ere.

Bi grabaketa hauez gain, bi erakunde musikal hauek 2004ean “Canciones” izenburua duen grabaketa egin zuten RTVEren diskoetxearentzat. Diska honek Urrezko Diska lortu zuen urte betean 60.000 ale baino gehiago saldu izanagatik.

“Canciones del Mundo” prestatzeko Abesbatzak eta Orkestrak elkarrekin egindako entseguak joan zen asteartean hasi ziren eta grabaketa-saioak larunbata, otsailak 16. EOSen egoitzan.

“Canciones del mundo” DK osatzen duten 13 abestiak

WIEGENLIED (Brahms)
ABER HEIDSCHI, BUMBEIDSCHI (Herrikoia. Austria)
SERENATA (Schubert)
TRÄUMEREI (Schumann)
AVE MARÍA (Schubert): José Luis SOLA, tenorea
STILLE NACHT (Gruber): Ainhoa Garmendia, sopranoa
CANCIONCILLA DEL TAMBOR (txekiar herrikoia)
RECUERDOS DE LA ALHAMBRA (Tárrega)
SEGUIDILLA. DULCINEA (L. Palomo)
¡ABRACADABRA!. DULCINEA (Schumann)
GUANTANAMERA (Fernández)
QUIEN SERÁ (Beltrán)
LA BAMBA (Herrikoia)

Esku hartzen dute:
Ainhoa Garmendia, sopranoa
José Luis Sola, tenorea
Donostiako Orfeoia
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
José Antonio Sainz Alfaro, zuzendaria

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.