Elkartasun Jangela-Medicus Mundi Gipuzkoa-ren aldeko ongintza Kontzertua
Astelehena, Urria 6, 2008

Ostiralean, 10, Orfeoiak ongintza kontzertua eskainiko du Elkartasun Jangela-Medicus Mundi-k antolatua, Etiopiako umerzurtzak laguntzea helburu nagusi duena. Kontzertua Bidebietako San Frantzisko Xabier Elizan egingo da 20:00etan. Orfeoikoei laguntzen Gerardo Rifón organo-jotzailea izango da eta José Antonio Sainz Alfaro-k zuzenduko ditu. Programak polifonia eta folklore lanak ditu barne.

Kontzertu hasi baino lehen, Angel Olaran Aita hernaniarrak, Wukro (Etiopia) misioa zuzentzen duena eta Afrikan 34 urte baino gehiago lanean daramana, Elkartasun Jangelaren inguruan biltzen diren gipuzkoarren laguntza eskertuko du, horien ekimenez eta Medicus Mundi Guipuzkoa-rekin loturan, Tigray-ko eskualdeko (Etiopia) umezurtz ugariri ematen baitzaie jaten. Aita Olaranen Misioan artatzen diren ume hauek gurasoak galdu dituzte, nagusiki Eritreakoa gudaren ondorioz eta IHESaren ondorioz.

Publikoari orokorrean zabaldutako kontzertua doakoa izango da eta joaten direnek laguntza eman ahal izango dute, Elkartasun Jangelaren misio humanitarioari diru-laguntza emanez.

EGITARAUA

AITA GUREA (P. Madina)
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini)
“Kyrie”
AVE VERUM CORPUS, K. 618 (W.A. Mozart)
REQUIEM (J. Brahms)
“Wie lieblich sind deine...”
AVE MARIA (J. Busto)
CANTATA 140 (J.S. Bach)
"Gloria sei dir gesungen"
PIE JESU (A. Lloyd Weber)
Bakarlariak / Solistas:
Elena Barbé Sopranoa / Soprano
Miren Ormazabal / Mezzosoprano
SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
ALLELUIA (G.F.Haendel)

GOIZEKO IZARRA (J.J. Santesteban)
IZAR EDERRA (F. Escudero)
MAITIA NUN ZIRA? (J. Uruñuela)
Bakarlaria / Solista:
Iñaki Goñi Tenorea / Tenor
AMA BEGIRA ZAZU ( V. Zubizarreta)
SOULE (J. Bello-Portu)
MAITASUN ATSEKABEA (J. Guridi)
IRU TXITO (A. Donostia)

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.