Orfeón Donostiarra
Osteguna, Ekaina 1, 2017

Orfeoiak, datorren asteartean, 2017ko III. Excelentia Kultur Saria jasoko du Madrilen «Efemerideak» kategorian, abesbatzaren 120. urteurrenagatik. Excelentia Fundazioak ematen dituen sarien hirugarren edizioaren ekitaldia kontzertu batekin amaituko da. Auditorium Nazionalean emango dute kontzertua Orfeoiak eta 15 urte bete dituen Santa Cecilia Orkestrak, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Ekitaldiari amaiera emateko, Prokofiev-en Alexander Nevsky, Orff-en Carmina Burana ren zati batzuk eta Verdiren eta Wagner-en operak aukeratu dira. Lehenengo edizioko saria erregina emerituak jaso zuen, eta bera izango da, hain zuzen, ekitaldiaren buru. Bartzelonako Lizeoak ere «efemerideak» kategorian jasoko du saria, 170. urteurrenagatik eta berrirekitzearen 20. urteurrenagatik. Edizio honetan honako hauek ere saritu dira: Ainhoa Arteta eta Antonio Moral, ibilbide profesionalagatik; Daniel Lozakovitj talentu gazte izateagatik; Fernando Velázquez, Musika eta Zinema kategorian; Mutua Madrileña, Caixabank eta Disney enpresa konprometituak izateagatik; Berklee Valencia, proiektu hezitzaileengatik, eta Música en vena, bere proiektu sozialengatik..

Excelentia Fundazioa aitzindaria da kontzertuak antolatzen, besteak beste, Auditorium Nazionalean, Errege Antzokian, Bartzelonako Musikaren Jauregian, Valentziako Musikaren Jauregian eta Zaragozako Auditoriumean.

Konstituzio Plazako lehen harria ezarri izanaren 200. urteurrena eta udaletxea plaza horretatik egungo kokalekura aldatzearen 70. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du Orfeoiak hilaren 24ko gauean. Abesbatzak interpretatuko duen kontzertuan, Patxi Aizpiri pianista eta Jon Zaldua perkusionista ere izango dira. Euskal obra ezagunek eta nazioarteko obrek osatuko dute kontzertuaren programa.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.