Concierto de Navidad en el Kursaal - UNICEF y Orfeón
Asteartea, Abendua 9, 2014

UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Donostiako Orfeoiak abenduaren 28an ospatuko dute Eguberrietako Kontzertua Kursaalen

UNICEFen alde ospatutako ekimena 19:00etan hasiko da eta Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazteko 350 ume baino gehiagoren parte-hartzea izango du, Donostiako Orfeoiko Jakintza ikastolako abesbatzarekin eta “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera. Sarrerak, 12 euroko prezioan, salgai daude jada.

2014ko abenduaren 9 - Datorren abenduaren 28an ospatuko da Donostiako Kursaal Auditorioan Eguberrietako Kontzertu tradizionalaren hamazazpigarren edizioa, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Donostiako Orfeoiak antolatuta. Haurrek haurrentzat emanaldia 19:00etan hasiko da eta beronen bitartez lortutako diru-ekarpenak umeen biziraupen eta garapenerako UNICEFen programetara bideratuko dira. Aurtengo kontzertuak bertaratzen diren ikus-entzuleak hunkitzeko partaidetzak izango ditu: Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazteko 350 haurrek, Donostiako Orfeoiko Jakintza ikastolako abesbatzarekin eta “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera, munduko Gabonetako abestien errepertorio zabala interpretatuko dute. Helburua Auditorioak duen 1.800 pertsonentzako tokia betetzea da. Izan ere, Eguberrietako Kontzertu honetara joateko sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroko prezio bakarrean, Kursaaleko leihatilan (11:30-13:30 astelehenetik ostiralera. Ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:00-20:00. Kontzertuko eguneraino zabalik) edo hurrengo web orrialdeetan: www.kursaal.org, www.sarrerak.kursaal.org, www.entradas.com, www.entradas.diariovasco.com.

1998.etik urtero abenduaren 28an ospatzen den kontzertu hau publiko guztietara bideratuta dago eta Gabonetako familiarteko hitzordu solidarioa izateko asmoa dauka, eskaintza kulturala modu berezian ulertzeko xedeaz, haur gipuzkoarrak protagonista direlarik. Denek “ematen” dituzte euren ahotsak modu kontziente eta desinteresatuan, UNICEFentzat diru ekarpenak biltzeko eta herrialde behartsuenetan dauden umeen bizi-kalitatea hobetzeko garapen-programetara bideratzeko. UNICEF Euskal Herriko Batzordeak eta Donostiako Orfeoiak, UNICEFen Urrezko Domina jaso zuenak 2005ean, Eguberrietako kontzertu honekin, musikaren bitartez haurren eskubideekiko konpromisoa eskuratzen dute.

Orfeoi Txiki y Orfeoi Gazteari buruz

1988an sortuak, Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazteak Donostiako Orfeoiaren jarraitutasuna ziurtatzea dauka helburu, Musikako Tailerrean hasitako lanarekin segituz. Gaur egun 200 umek osatzen dute; hasieratik, 8 eta 17 urte bitarteko ehundaka ume igarotzen dira bere geletatik, bi egun asteko, eta bertan musika-hezkuntza jasotzen dute etorkizuneko abeslari izateko.

UNICEFen inguruan

UNICEF 36 Batzorde Nazionaletako bat da. Batzordeek Haurren aldeko Nazio Batuen Funtsaren lanari laguntzen diete. Haurren eskubideak osasun eta hezkuntza arloan bete daitezela bermatzea eta haurrak mundu osoan babestea da gure xedea. Haurren aldeko Nazio Batuen Funtsa (UNICEF) nazioarteko erakunde nagusia da, eta haurren aldeko eskubideak sustatzeko lanean dihardu, baita milioika haurren bizi-baldintzak aldatzeko ere. Gure lana Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean oinarritzen da, munduan giza eskubideen inguruan dagoen hitzarmenik onartuenean.

Informazio gehiagorako:

Garazi Barriuso
UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Komunikazio arduraduna
Tel: 650207926 – 94 424 48 55
E-posta: gbarriuso@unicef.es

Iratxe Elso
UNICEF Gipuzkoako Batzordea
Tel: 648 183 037 - 94 327 11 61
E-posta: iratxeelso@unicef.es

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.