DULCINEA KANTATAREN INTERPRETAZIOA ALCALÁ DE HENARES-EN ETA PARTE HARTZEA LÓPEZ COBOSEN OMENALDIAN
Asteazkena, Uztaila 14, 2010

Hilaren 17an, Orfeoiak eta Espainiako Orkestra Klasikoak, Marco de Prosperis maisu italiarraren zuzendaritzapean, Dulcinea, cantata-fantasía para un caballero enamorado lana interpretatuko du Alcalá de Henares-eko artzapezpiku-jauregian, Lorenzo Palomok konposatutakoa. Bakarlariak lau izango dira: Ainhoa Arteta sopranoa, Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Luis Dámaso (tenorea) eta Arutjun Kotchinian (baxua). Hurrengo egunean, korua Madrilera joango da, eta hango Auditorio Nazionalean Jesús López Cobos maisuari egingo zaion omenaldian parte hartuko du. Madrileko Sinfonikoarekin batera eta López Cobos beraren zuzendaritzapean, opera eta zartzuelen zenbait pasarte interpretatuko dira. Kontzertua 19:30etan hasiko da eta bertan parte hartuko dute honako hauek: Mariola Cantarero, Ángel Ódena, Arabella Steinbacher, Isabel Rey, Giacomo Prestia, Inva Mula eta Angela Gheorghiu bakarlariek.

Alcalako kontzertua, 22:00etan hasiko dena, Mendelssohn-en Udako gau bateko ametsaren obertura batekin hasiko da, orkestrak bakarrik joko duena. Ondoren, José María Gallardo del Rey gitarra joleak Fantasía para un gentil hombre joko du, Joaquín Rodrigo-rena. Orfeoiak Dulcinea, la cantata-fantasía para un caballero enamorado lanean parte hartuko du, 90 minutu inguru irauten du. Lan hau Berlingo Deutsche Operan estreinatu zen 2006an, Ainhoa Arteta jokalari nagusia zela. Hamar partetan banatuta, guztietan aurki daitezke folklore espainiarrean erroak dituzten erritmo erakargarriak, bizitza eta joritasunez betetakoak. Egileak protagonismo dirdaitsu erakargarria eman zion koruari. Espainiako estreinaldia urte bereko abenduan izan zen Bilboko Euskalduna Jauregian, Orfeoiarekin eta Bilboko Sinfonikoarekin, Miguel Ängel Gómez Martínezen zuzendaritzapean, hark zuzendu zuen hiriburu alemaniarreko estreinaldia. Lau bakarlariak hauek ziren: Ainhoa Arteta, Ainhoa Zubillaga, José Luis Sola eta Stefano Palatchi.

Kantata honetako Seguidilla eta Abracadabra lanak Munduko Abestiak diskoan erregistratu ziren, Orfeoiak grabatutakoa Euskadiko Sinfonikoarekin 2008an. Baina Lorenzo Palomok koruarekin izan duen lankidetzak izan du fruitu gehiagorik. Kordobar konpositore eta orkestra zuzendariak Latino diskoko hamabi herri abestien koru eta orkestrarako konponketak egin zituen, 2005ean EOSekin batera grabatu zena 2005ean.

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.