El Orfeón, ensayando en la Sala Pleyel de París en 2007
Asteazkena, Urtarrila 18, 2012

Aurten Orfeoiaren jardun artistikoak 26 emanaldi egingo ditu eta frantses kutsu nabarmena izango du, ondoko herrialdeko hainbat hiritan emango baititu zazpi kontzertu.

Nazioarteko irteera

Nazioarteko irteera hauek urtarrila bukaeran hasiko dira, bi kontzertu emango baitira Lyongo Auditorioan, hilaren 27an eta 28an, Lyongo Orkestra Nazionalarekin batera, Josep Pons maisu kataluniarraren zuzendaritzapean, bera da 2003. urteaz geroztik Espainiako Orkestra Nazionalaren burua. Bi kontzertuetan XX. mendeko konpositore frantziarren bi lan emango dira: Fauré-ren Requiemeta Francis Poulenc-en Stabat Mater.

Horietako lehena, bizitza amaierako itxaropenezko kantua, heriotza gauza natural eta indargarri gisa hartzen duena, Orfeoiaren errepertorioan dago 1925etik eta askotan eman izan du. Horietako bat, Lyongo Orkestra Nazionalarekin  eta Michel Plasson-ekin 2009ko Musika Hamabostaldian.

Poulenc-en Stabat Mater, Orfeoiak lehen aldiz kantatuko duena, 1950ean konposatu zen bi hilabetean, Christian Bérard pintore eta eszenografoaren oroimenez, konpositorearen laguna baitzen hura. Orkestrarekin egindako koru lanetan lehena izan zen eta 1951ko Estrasburgoko Jaialdian estreinatu zen.

Lyongo Orkestra nazionala 1905ean fundatu zuten, eta bere hiriko udalak laguntzen du diruz, Kultura Ministerio frantziarrak eta Ródano-Alpeetako Kontseilu Erregionalak.

Josep Pons zuzendariak, zeinak zuzendu baitzien Orfeoiari eta Granada Hiriko Orkestrari Beethoven-en bederatzigarren bat Granadako Jaialdian 1997an eta Brahms-en Réquiem bat ONErekin batera 2008ko Hamabostaldian, bere prestakuntza musikala Escolanía de Monserrat haur koru entzutetsuan hasi zuen, eta horregatik sentiberatasun berezi bat dauka musika sinfoniko-koralarekiko, eta hori areagotu du Montserraten sakon ikasi duen polifonia eta musika garaikideak. 1999an Kultura Ministerioaren Musika Sari Nazionala jaso zuen XX. mendeko musikaren alde egindako lana aitortuz, eta interpretazioen kalitatea aitortuz. Besteak beste hauek izan ditu lankide: Frantziako Orkestra Nazionala, Frantzia Irratiko Filarmonikoa, Rotterdameko Filarmonikoa, Tokyoko Filarmonikoa, Danimarkako Sinfoniko Nazionala, Stockholmeko Erret Filarmonikoa, Belgikako Orkestra Nazionala, BBCko Sinfonikoa, Pariseko Orkestra, Gulbenkian Orkestra, Lyongo Orkestra Nazionala, Tolosako Kapitolioko Orkestra, Suisse Romande-ko Orkestra eta Goteborg-eko Sinfonikoa.

Tolosa (Toulouse) eta Paris

Martxoan, korua Tolosara eta Parisera joango da Tolosako Kapitolioko Orkestra nazionalarekin, honen buru Tugan Sokhiev duela. Hiru kontzertu izango dira Mahler-en 2. sinfonia egitarauan dela. Halle aux Grains aretoak, Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalaren egoitza denak, 3.000 lagunentzako tokia daukanak, eta koruarentzat leku oso ezaguna denak, hartuko ditu 16 eta 17 egunetako kontzertuak. Martxoaren 18an, egitarau bera emango da Pariseko Pleyel Aretoan, auditorio horrek 2.000 lagunentzako tokia dauka, eta han aritua da Orfeoia, azken aldiz 2009an maisu berarekin eta orkestra berarekin.

2. sinfoniak, Mahler-en berenezkoenetakotzat hartua izanik, badu tarte koral bat, laburra bada ere, eta horrek eskatzen du pianissimoak, crescendoak eta forteak ondo menderatzea, eta Orfeoia horretara ohituta dago. Mahler-ek sei urte behar izan zituen konposatzeko eta lehen aldiz osorik Berlingo Filarmonikoak eman zuen koru eta bakarlariz lagunduta 1895eko abenduaren 13an Alemaniako hiriburuan. 1924tik aurrera obra honen ehun bertsio baino gehiago grabatu dira. Haietako bat, Orfeoiak 2003an Claudio Abbado eta Lucernako Jaialdiko Orkestrarekin batera grabatutakoa.

Tugan Shokiev zuzendari sobietar gazteak Michel Plasson ordezkatu zuen Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalaren zuzendaritzan, orkestra honekin batera hainbat kontzertu eman ditu eta zenbait disko grabatu ditu 1973tik koru donostiarrak. San Petesburgoko Orkestra Zuzendaritzako eskolan Ilya Musin-en ikasle aurreratua den hau une honetako talenturik etorkizun handienekoetako bat da.

Radio Franceko jaialdia

b>› Uztailean, Orfeoiak Radio France eta Montpellier-eko Irrati Jaialdian parte hartuko du bi kontzertu emanez: hilaren 18an Mende hirian eta 19an Sète-n. Bietan interpretatuko dira opera zatiak pianoaren laguntzarekin eta Sainz Alfaro zuzendari dela.

Hiru kontzertu Hamabostaldian

2012. urterako programatuta dauden gainerako kontzertuak hainbat euskal hiritan eta Espainiako estatukoetan egingo dira. Donostian egingo diren emanaldien artean, Musika Hamabostaldiko hirurak dira nabarmenenak.

Abuztuaren 4an, koruak The Hallé orkestra britainiarrarekin eta Mark Elder zuzendari dela,  Dvorak-en Mundu berria 9. sinfonia eta Janacek-en Meza Glagolitikoa emango du.  Bakarlari gisa arituko dira Patricia Racette (sopranoa), Beth Clayton (mezzosopranoa), Dimitry Popov (tenorea) eta Alexander Vinogradov (baxua).

Bigarren aldia da Orfeoiak Britainia Handiko orkestra sinfonikorik zaharrenarekin kantatzen duela, Manchester-en du egoitza orkestra horrek eta 154 urte ditu; 2000. urtetik hona Mark Elder-en musika zuzendaritzapean dago. Iaz bi musika taldeek Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean bat egin zuten Mahler-en 2. sinfonian.

The Halé-k hirurogeita hamar kontzertu eta gehiago ematen ditu gaur egungo egoitzan, The Bridgewater Hall-en, eta batez beste 40 bat Britainia Handiko gainerako lekuetan zehar. Bere zigilu diskografikoa du eta batez ere Elgar eta Colin Matthews eta beste konpositore ingelesen musika aurkezten du, beste egile batzuk ahaztu gabe: Debussy, Wagner eta Shostakovich. Hallé-ko grabaziotako askok ospe handiko sariak jaso dituzte, horien artean bost Gramophone Awards azken hiru urtean. South Bank Centre Award saria ere jaso du BBCren Filarmonikoarekin, Royal Northern College of Music-ekin eta Birmingham Hiriko Sinfonikoarekin batera egindako lankidetza arrakastatsuagatik.

Abuztuaren 27an, San Petesburgo-ko Filarmonikoak eta Orfeoiak, orkestraren titularrarekin, Yuri Temirkánov-ekin, Ivan el terrible oratorio epikoa interpretatuko du. Lehen aldia izango da korua maisu errusiarraren aginduetara jarriko dena, maisu honek ez du batuta erabili ohi eta 1988tik hona nazioarteko mailarik altuenean dauka orkestra hau –Errusiako sinfonikorik zaharrena, 1882an fundatua-.

Ivan izugarria edertasun melodiko handikoa da eta bide ematen du orkestrak eta bakarlariek beren adierazpen indarra agertzeko. Narratzaile baten ahotsa eskatzen du, honako honetan Nikolay Burov-ena, eta bi bakarlari: mezzosopranoa, Ketevan Kemokidze, eta oraindik erabakitzeke dagoen baxua.

Irailean, 2. egunean, orfeoilariak Kursaalgo Auditoriora itzuliko dira Salmoen Sinfonia kantatzeko, Stravinsky-rena, eta Jeux eta La Mer, biak Debussy-renak. Jonathan Nott maisuaren zuzendaritzapean,  Bamberg-eko orkestrarekin batera.

Bam­berg-eko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da 2000. urteaz geroztik Nott eta orkestra bira egitera eraman du maiz Hego Amerika, Errusia, Japonia, AEBetara, eta Edimburgo eta Salzburgo-ko Jaialdietara, eta Londresen BBCko Proms-etara. Nott “Artiste Étoile” izendatu zuten Lucernako 2007ko Udako Jaialdian, han Bamberg-eko Sinfonikoa orkestra egoiliar izan zen. Musika garaikidea sutsu defendatzen du eta konpositore garaikide garrantzizko batzuen estreinaldi mundialak zuzendu ditu. Berlingo Filarmonikoarekin György Ligeti-ren obra sinfoniko guztiak grabatu ditu, Warner Classics-entzako Réquiem barne. Diskografia handia dauka Lamberg-eko Sinfonikoarekin, oso saritua, Mahler, Schubert-en sinfoniekin eta Stravinski-ren lanekin, Tudor Records diskografiko suitzarrarentzat.

A Coruña-n Víctor Pablo-rekin

› Euskaditik kanpo emango diren beste kontzertuetatik, nabarmentzekoak dira A Coruñako Opera Jauregiko biak maiatzean Galiziako Sinfonikoarekin, Víctor Pablo Pérez buru dela. Hilaren 12an programak Berliozen Te Deum-a etaBeethoven-en Koru Fantasia dakartza. Koruaren partea indartuta dago Galiziako Orkestra Sinfonikoaren Koruko ahotsekin. Hurrengo egunean Beethoven-en Bederatzigarrena emango da.

2011. urtea zenbakitan

Iaz 28 kontzertu eman ziren. Montpellier-a egindako irteeran bi kontzertu egin ziren Orchestre National de Montpellier-ekin, Enrico Delamboye-ren zuzendaritzapean eta CD bat grabatu zen Monteverdiren Orfeo operakoa. Festival Chorégies d’Orange izenekoan (Frantzia) parte hartu zuen Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin, eta honen titularra zuzendari dela, Tugan Sokhiev. Cuencako 50. Aste Erlijiosoa klausuratu zuen The Hallé Orkestrarekin,  Christian Mándela-ren zuzendaritzapean. 72. Musika Hamabostaldian parte hartu zuen bi kontzertu emanez, sarrerak agortzen lehenak izanik: Orfeoi Txiki, Rotterdam-eko Orkestra lagun. Eta zuzendari Yannick Nezet-Seguin; eta Kolonia Irratiko Orkestra eta Jukka-Peca-Saraste-rekin. Sei kontzertu eskaini zituen Madrilen, horietako bat Ibermusika ziklorako, San Frantzisko-ko Sinfonikoarekin eta Michael Tilson Thomas-ekin.

URTEKO LABURPEN ARTISTIKOA - 2011
KONTZERTU SINFONIKO-BOKALAK ETA OPERAK - 18
HAINBAT KONTZERTU - 10
GRABAZIO DISKOGRAFIKOAK - 1
MEZAK ETA HAINBAT ERATAKO EKITALDIAK - 19
EMANALDIAK DONOSTIAN - 8
EMANALDIAK EUSKAL HERRIAN - 7
EMANALDIAK BESTA AUTONIMI ERKIDEGOETAN - 10
EMANALDIAK ATZERRIAN - 3
BISITATURKO LEKUAK - 17
ORKESTRAK - 13
ZUZENDARIAK - 9
ENTSEGUAK DONOSTIAKO ORFEOAIAREN EGOITZAN - 126
ENTSEGUAK DONOSTIAKO ORFEOIAREN EGOITZAN - 31
KONTZERTU EGUNAK GRABAZIOAK ETA BIDAIAK - 47
LANEGUNAK, GUZTIRA - 192

x

Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.