Abesbatza donostiarreko emakumeek ostiral honetan (hilak 8) parte hartuko dute Toulouseko (Frantzia) Halle aux Grains aretoan eskainiko den kontzertuan. Kontzertua ONCT Orchestre Nationall du Capitole de Toulouse orkestaren denboraldiaren barruan programaturik dago, Tugan Shokiev zuzendariaren gidaritzapean.
Gustav Holsten obra hau konposatzaile britainiarraren piezarik ezagunenetakoa da. 1914 eta 1916 urte bitartean idatzia, zazpi mugimendutan banatutako suite-a da, haietako bakoitzak eguzki sistemaren planeta bat sinbolizatzen duelarik. Obra honek egun oso ezagunak diren filmetako soinu banden doinuak inspiratu ditu. Hala, planetetan azkenekoak, Neptuno mistikoak, ahots zurien korua du azken zatian. Holst Debussyren Nocturnes obra erabili ziuen inspirazio iturri bezala testurik gabeko koru hau konposatzeko.
Kontzertua Mezzo telebistak eskainiko du.
Hemen zaude
Osteguna, Azaroa 7, 2019